1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
912E/2023 EBAZPENA, urriaren 2koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimentzen baita dirulaguntza honen deialdian 2023tik 2025era bitarteko ekitaldietan baimendutako gastua eta erreserbak doitzea: "2023ko Hondakinen Funtseko dirulaguntza Nafarroako unibertsitateentzat. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen eta hondeatutako material naturalen fluxua".
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 408E/2023 Ebazpenaren bidez, "2023ko Hondakinen Funtseko dirulaguntza Nafarroako unibertsitateentzat. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen eta hondeatutako material naturalen fluxua" izeneko dirulaguntzaren deialdia onetsi zen (2023ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 30ekoa).
Dirulaguntza horren helburua da 2023an finantzatzea hondakinen hierarkiako goiko mailadiak lehenesten eta hondakinen arloan aurreikusitako helburuak betetzen laguntzen duten jarduerak, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legean ezarritakoarekin bat eta Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Horretarako ondoko jarduketa ildoak ezarri ziren:
–1. jarduketa ildoa: Kudeatzaile baimenduek (R5) aurretik tratatutako eraikuntzako eta eraispeneko hondakinetarako eta hondeatutako material naturaletarako aplikazio berriak ikertzeko, garatzeko eta berritzeko ekintzak.
–2. jarduketa ildoa: Material horiek dagoeneko erabiltzen diren prozesu edo produktu industrialak edo eraikuntzakoak garatzeko ekintzak, baina haien ekodiseinua, ingurumen aztarna edo bizi zikloa hobetu nahi dutenak.
Laguntzak eman ahal izateko, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuaren txostenaren arabera, beharrezkoa da Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 408E/2023 Ebazpenean baimendutako urteroko ordainketak jasotako eskaeretara egokitzea, betiere laguntza jasotzeko beharrezkoak diren baldintzak betetzen badituzte.
Zerbitzuak bere txostenean proposatzen du 2023ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako 740001 74100 4812 456200 partidan (Hondakinen funtsa. Dirulaguntzak fakultate eta unibertsitate-eskolentzat) 296.500,00 euroko gastuaren erreserba eta baimena baliogabetzea, 2024ko gastuen aurrekontuan aurrekoaren baliokidea izanen den partidaren kargura 117.691,62 euroko gastua erreserbatu eta baimentzea, eta 2025ekoan baliokidea izanen denaren kargura 121.191,63 euroko gastua erreserbatu eta baimentzea.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabilita,
EBAZTEN DUT:
1. Zati batean baliogabetzea 2023ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako 740001 74100 4812 456200 partidaren kontura (Hondakinen funtsa. Dirulaguntzak fakultate eta unibertsitate-eskolentzat) egindako erreserba eta emandako baimena (296.500,00 euro).
2. 117.691,62 euroko gastua erreserbatu eta baimentzea 2024an Nafarroako 2023ko Aurrekontu Orokorretako 740001 74100 4812 456200 partidaren (Hondakinen funtsa. Dirulaguntzak fakultate eta unibertsitate-eskolentzat) baliokidea izanen den partidaren kargura.
3. 121.191,63 euroko gastua erreserbatu eta baimentzea 2025ean Nafarroako 2023ko Aurrekontu Orokorretako 740001 74100 4812 456200 partidaren (Hondakinen funtsa. Dirulaguntzak fakultate eta unibertsitate-eskolentzat) baliokidea izanen den partidaren kargura.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2023ko urriaren 2an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
Iragarkiaren kodea: F2314212