220. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 24a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

IRUÑEKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Udaletako eta kontzejuetako hauteskunde partzialetan hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gorde diren lokal ofizialak eta leku publikoak

Aditzera ematen du: Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 57.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eranskin gisa ematen dira argitara hauteskunde batzorde honen eremuan hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gorde diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrendak. Ekitaldi horiek 2023ko azaroaren 26ko udaletako eta kontzejuetako hauteskunde partzialen karietara eginen dira.

Iruñean, 2023ko urriaren 17an.–Idazkaria, Vicente Ager Iciz.

LOKALEN ZERRENDA

ARAKIL.

Osoko bilkuren aretoa. Astelehenetik ostiralera, aldez aurretik Udalari ordua eskatuta.

ARANTZA.

Liburutegiko gela eta udaletxeko bilera gela.

OLTZA ZENDEA.

Udaletxeko osoko bilkuren aretoa (3. solairua). El Angulo kalea 2; Ororbia. Ordutegia: astelehenetik igandera, 10:00etatik 22:00ak arte.

URROTZ.

Udaletxeko ekitaldi aretoa.

ZUBIETA.

Estalpe. Astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00ak arte; larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 21:00ak arte.

Iragarkiaren kodea: J2314800