220. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Herri-lurretako aprobetxamenduen enkante publikoa

Esako Udalak, 2023ko urriaren 11n egin ohiko bilkuran, aho batez erabaki zuen enkante publikoa egitea, ahozko posturen bidez, herri-lurretako larreen aprobetxamendua adjudikatzeko, bazkalekuan.

Enkantea udaletxean eginen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun naturaleko 12:00etan. Egun hori baliogabea bada, hurrengo egun baliodunean eginen da.

Adjudikazio hau arautzen duen baldintza-agiria interesdunen eskura dago Udalaren Idazkaritzan.

Argitara ematen da orok jakin dezan, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 143.2 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea).

Esan, 2023ko urriaren 13an.–Alkate udalburua, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2314653