220. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Ibilgailuen aparkalekurako garajea

Aditzera ematen da espedientea Idazkaritzan egonen dela hogei egun baliodunean, hura azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkez daitezen; hori guztia, bete beharrez xedaturik dagoena martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 59.3 artikuluan (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua).

Sustatzailea: Ibis Inmobiliaria System Group SL.

Jarduera: garajea - ibilgailuen aparkalekua.

Tokia: Errondoa 6, 1 poligonoko 325. eta 326. lurzatiak.

Atarrabian, 2023ko urriaren 10ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2314570