2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Gora jotzeko 23-01690 errekurtsoa, udal agente baten lan egutegiari buruzkoa
Honen bidez jakinarazten da David Arguijo Pérezek gora jotzeko 23-01690 errekurtsoa jarri duela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –sarrera, Ezkirotz kaletik–, 31007 Iruña), Vianako alkatearen 2023ko ekainaren 30eko dekretu baten aurka, zeina udal agentearen lan egutegiari buruzkoa baitzen.
Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze-dei hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, 10 egun balioduneko epean, epatze-dei hau argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Vianan, 2023ko urriaren 9an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2314532