220. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Deskontaminatutako ibilgailuen piezak biltegiratzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta haren Erregelamenduan (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Espediente zenbakia: 25/2023/AACC.

Sustatzailea: Reciclajes Yanguas SL.

Jarduera: deskontaminatutako ibilgailuen piezak biltegiratzeko jarduera ezartzea.

Tokia: Las Labradas industrialdea, Kantabria kalea 35 (38. poligonoa, 438. lurzatia).

Tuteran, 2023ko urriaren 9an.–Hiri Garapen Jasangarriko Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2314538