Iragarkia
220. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 24a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
166/2023 EBAZPENA, urriaren 9koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, tokiko agintariei laguntzak emateko deialdia onesten duena, 2022an larrialdi-egoeretan egindako prestazioen ondorioz haien ondasunetan izandako kalteengatik. DDBN identifikazioa: 720123.
Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legeak ezartzen duenez, babes zibilaren arloko agintari gorena udalerrian alkatetza daukan pertsona da eta, horrenbestez, hari dagokio udal lurralde plana abian jar dadila agintzea eta, kasua denean, hartan ezarritako zuzendaritza eta koordinazio lanak betetzea, plana geldiaraztea, beste administrazio publiko batzuen baliabideak eskatzea eta goragoko plan bat abian jar dezatela eskatzea.
Hondamendiko edo arrisku larriko egoeretan, tokiko agintariek beraiek zenbait neurri hartu behar izaten dituzte, beren erantzukizunpean, eta, udalerrian babes zibilaren arloko agintari gorenak direnez gero, udal lurralde plana abian jartzeko zuzendaritza eta koordinazio lanak bete behar izaten dituzte. Ezartzen zaizkien eskudantzia horiek, zeinek halako prestazioak egin beharra baitakarte, kasu batzuetan, kalteak eragin ditzakete tokiko agintarien ondasunetan.
Hori dela eta, apirilaren 5eko 16/2023 Foru Legearen bitartez, aparteko kreditu bat eman zen 2023ko aurrekonturako, 200.000,00 euroko partida hau onetsita: 054001 02500 4809 134100 "Laguntza bereziak tokiko agintariei ondasunetako kalteengatik larrialdietan". Kreditu hori erabiliko da laguntzak emateko beren ondasun eta eskubideetan kalteren bat jasan duten tokiko agintariei, baldin eta kalte horiek udalerrian larrialdi egoera izan eta babes zibilaren arloko agintari lanetan egindako prestazioen ondoriozkoak badira.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren 56. artikuluan xedatutakoarekin bat, Barne Zuzendaritza Nagusiari dagokio Nafarroako Foru Komunitateari arlo hauetan emandako eskumenak baliatzea: babes zibila, larrialdien arreta, suteen prebentzioa eta itzaltzea eta salbamendua.
Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan ezarrita dago. Artikulu horrek xedatzen du ezen, dirulaguntzak eman baino lehen, organo eskudunak haien oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratu beharko dituela. Horrela, dirulaguntza jasotzeko moduan daudenek eskuragai izanen dituzte, eta segurtatuko dira publikotasunaren, gardentasunaren, konkurrentziaren, objektibotasunaren, berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta kontrolaren printzipioak.
Horren arabera, ikusirik espedientean dauden txostenak, eta Ogasun Departamentuaren kontu-hartzaile delegatuaren aldeko txostena dagoenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Tokiko agintariei laguntzak emateko deialdia onestea, 2022an larrialdi-egoeretan egindako prestazioen ondorioz haien ondasunetan izandako kalteengatik.
2. Deialdi honetako oinarri arautzaileak onestea, ebazpen honen eranskinean ageri direnak.
3. Osotara, 200.000 euroko gastua baimentzea, Nafarroako Gobernuaren 2023ko gastu-aurrekontuko 054001 02500 4809 134100 "Laguntza bereziak tokiko agintariei ondasunetako kalteengatik larrialdietan" partidaren kargura.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Baseari jakinaraztea.
5. Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearekin bat.
6. Ebazpen hau igortzea Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzura, Suhiltzaileen eta Babes Zibilaren arloetako Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamentu honetan duen kontu-hartzailetza delegatura eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera.
Iruñean, 2023ko urriaren 9an.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.
TOKIKO AGINTARIENTZAKO LAGUNTZA BEREZIAK, 2022AN LARRIALDI-EGOERETAN EGINDAKO PRESTAZIOEN ONDORIOZ HAIEN ONDASUNETAN IZANDAKO KALTEENGATIK. OINARRI ARAUTZAILEAK
1.–Deialdiaren xedea eta helburua.
Deialdi honen helburua da oinarri arautzaileak ezartzea Nafarroako Foru Komunitateko tokiko agintariei laguntza bereziak emateko, Nafarroan eta haien titulartasunean dituzten ondasunetan izandako kalteengatik, kalte horiek Nafarroako Foru Komunitatean babes zibileko plan bat abian izan den bitartean egindako prestazioen ondoriozkoak badira, 2022an izandako larrialdi-egoeren testuinguruan.
Deialdi honen onura publiko edo sozialaren oinarria da 2022. urtean Nafarroako Foru Komunitatean izan diren larrialdi-egoeretan tokiko agintariek kargua betez egin dituzten prestazioen garrantzia, haien helburua izan baita pertsonak eta ondasunak babestea eta haien bizian edo segurtasunean berehalako arrisku larriak eragoztea.
2.–Aurrekontu zuzkidura.
Deialdi honen bidez ematen diren laguntzak Nafarroako Gobernuaren 2023ko gastu-aurrekontuko "Laguntza bereziak tokiko agintariei ondasunetako kalteengatik larrialdietan" izeneko 054001 02500 4809 134100 partidaren kargura finantzatuko dira, aurrekontuan esleitu zaion gehieneko zenbatekoa, hots, 200.000 euro, agortu arte.
3.–Onuradunak eta betebeharrak.
Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoak izan daitezke laguntzen onuradun:
a) Agintari aritu izana Foru Komunitateko toki erakunderen batean, Nafarroan, 2022an izandako larrialdi-egoeren testuinguruan, babes zibileko plan bat abian izan den bitartean.
Deialdi honen ondorioetarako, tokiko agintaritzat joko dira alkateak edo udalburuak, alkateordeak eta zinegotziak.
b) Kargu hori betez, prestazioak egin izana pertsonak eta ondasunak babesteko zein haien bizian edo segurtasunean berehalako arrisku larriak eragozteko.
c) Prestazio horien ondorioz, Nafarroako Foru Komunitatean eta bere titulartasunean dituen ondasunetan kalteak jasan izana, Nafarroako Foru Komunitatean 2022an izandako larrialdi-egoeren testuinguruan.
d) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak betetzea.
4.–Gastu diruz lagungarriak eta dirulaguntzaren zenbatekoa.
Laguntza hauen bidez onuradunen ondasunetan (makineria, ibilgailuak eta bestelakoak) sortutako kalte materialak konpentsatuko dira, baldin eta kalte horiek tokiko agintariaren kargua betez egindako prestazioak sortuak badira. Ez dira, inola ere, hobetze jarduketak izanen.
Kasu guztietan, ezinbestekoa da ondasunak Nafarroako Foru Komunitatean egotea, eta kalteak agintari kargua betez egindako prestazioaren ondoriozkoak izatea, Nafarroako Foru Komunitatean babes zibileko plan bat abian izan den bitartean, 2022an izandako larrialdi-egoeren testuinguruan.
Kalteak kasuz kasu kalkulatuko dira onuradun bakoitzarentzat, honela:
–Konpondutako edo konpontzeko moduko ondasunetan: laguntzaren zenbatekoa, gehienez, konponketaren kostuarena izanen da, edo larrialdi-egoerak ondasun horren merkatuko balio justuan ekarri duen murrizketarena, hau da, ondasunak larrialdiaren aurre-aurretik zuen balioaren eta larrialdiaren ondo-ondotik zuenaren arteko aldea.
–Ordezpen ondasunetan: laguntzaren zenbatekoa ez da izanen ordeztutako ondasunaren merkatuko balio justuaren kostua baino handiagoa.
Hala ere, laguntza hauek modu osagarri eta subsidiarioan emanen dira, ordena horretan; hau da, ukitutako agintariak aseguru polizaren bat sinatuta eduki eta haren onuradun izateagatik kalte eta ordainak estaltzeko bestelako sistemen ondorioz jaso dezakeenaren osagarri gisa eta atzetik.
Nolanahi ere, aipatu sistemek ez dituztenean sortutako kalteak osorik estaltzen, dirulaguntzak osagarriak izanen dira, eta lehian bateragarriak beste dirulaguntza, kalte-ordain, laguntza, dohaintza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin, izan horiek Estatuko edo Estatuz kanpoko sistema publikoetakoak zein pribatuetakoak, sortutako kaltearen balioa adinakoak gehienez.
Baldintzak betetzeagatik laguntzen hartzaile izan daitezkeen guztiek eskatutako zenbatekoen batura handiagoa bada deialdi honetarako baimendutako gastu-zenbatekoa baino, zenbatekoa hainbanatu eginen da, halako moduz non eskura dagoen zenbateko osoa onartutako eskaeren artean banatuko baita, eskatzaile bakoitzari dagokion gehieneko laguntza oinarri harturik.
Deialdi hau onetsi aurretik konpondu edo ordeztu diren ondasunak laguntzen xede izan daitezke.
BEZa ez da diruz lagunduko, salbu eta ezin bada berreskuratu edo konpentsatu BEZaren arloko foru legeriarekin bat.
Kalteak konpontzeko jasotako laguntzen eta bestelako ordainketen zenbatekoak baturik (batez ere aseguru polizetatik datozen ordainketak), ezin izanen da kostu diruz lagungarrien %100 gainditu.
5.–Prozedura antolatu, instruitu eta ebazteko eskumena duten organoak.
Deialdi honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, laguntzak emateko prozeduraren gaineko ordenamendu eta instrukzio eginkizunak Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari esleitu zaizkio. Oinarri arautzaileotan "instrukzio organoa" aipatzen delarik, ulertzen da zerbitzu hori aipatzen dela. Laguntzak emateko prozedura ebazteko eskumena Barne Zuzendaritza Nagusiko titularrari dagokio.
6.–Eskaerak aurkeztea, eskatzen diren agiriak, eta betebeharrak egiaztatzea.
6.1. Epea.
Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
6.2. Aurkezteko modua.
Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa helbidean zuzenean edo Nafarroako Gobernuaren Atariko tramiteen katalogoan deialdi honen fitxan dagoen estekaren bidez.
Eskaerak Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzura zuzenduko dira.
Interesdunen batek bertaratuta aurkezten badu eskaera, modu telematikoan aurkeztuz zuzen dezala eskatuko zaio. Ondorio horietarako, zuzenketa zer egunetan egin den, eskaera egun horretan aurkeztu dela joko da.
6.3. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Laguntza-eskaerak oinarri hauetan ageri den ereduarekin bat aurkeztuko dira, dokumentazio hau nahitaez erantsita:
–Eskaera, deialdiaren oinarrietan ezarritako I. eranskinaren ereduaren arabera.
–Eskatzailearen NANaren fotokopia.
–Toki erakundeko idazkariak emandako ziurtagiria, non adierazi beharko baita eskatzailea tokiko agintari zela laguntza eskatzea dakarten prestazioak egin zituenean.
–Txosten bat, honako hauek azaltzeko: egindako prestazioak (xedea, kokapena eta iraupena), ondoriozko kalteak, egindako prestazioen eta ondorioz ondasunetan izandako kalteen arteko lotura eta kalteen deskribapena eta balorazio ekonomikoa –konponketaren kostua edo aurrekontua edo ordezpen ondasunaren eta ordeztuaren balio ekonomikoa–.
–Ondasunen jabetza egiaztatzeko agiriak.
–Konponketak edo ordezpenak deialdi hau onetsi baino lehen egin badira, prestazioaren ondorioz kaltetu ziren ondasunak konpondu edo ordeztu izanaren frogagiriak. Fakturak aurkezten badira, fakturazio betebeharrak erregulatzen dituzten arauek eskatutako baldintzak bete beharko dituzte.
–Aseguru poliza batek estali baditu kalteak, aseguru-etxearen partetik jasotako kalte-ordainaren frogagiriak aurkeztu beharko dira (kalte-ordainik jaso ez bada, inguruabar hori aseguru-etxeak emandako egiaztagiriaren bidez frogatu beharko da), eta, horrez gain, aseguru polizaren kopia bat, baldintza orokorrak, berariazkoak, eta baldintza bereziak (kasua bada) bilduko dituena, polizari egindako eranskinak eta primaren ordainagiria, egiaztatzeko asegurua indarrean zegoela kaltea eragin zenean eta dirulaguntza eskatzeko unean.
Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.
7.–Dirulaguntzak emateko prozedura.
Deialdi honetan ezarritako dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidearen prozedura arrunta izanen da.
Baldintzak betetzeagatik laguntzen hartzaile izan daitezkeen guztiek eskatutako zenbatekoen batura handiagoa bada deialdi honetarako baimendutako gastu-zenbatekoa baino, zenbatekoa hainbanatu eginen da, halako moduz non eskura dagoen zenbateko osoa onartutako eskaeren artean banatuko baita, eskatzaile bakoitzari dagokion gehieneko laguntza oinarri harturik.
Emandako laguntzen baturak ezin izanen du inola ere gainditu deialdi honetarako baimendu den gastu-zenbatekoa.
8.–Dirulaguntza eskaerak ebaztea.
Eskaerak jasotakoan, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuak egiaztatuko du aurkeztutako dokumentazioa deialdi honetan eskatutakoa dela. Dokumentazioa osorik ez badago, eskatzaileari eskatuko zaio gehienez ere 10 eguneko epean osatu dezala, eta adieraziko zaio, hala egin ezean, ondorioztatuko dela eskaeran atzera egin duela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela. Ebazpen hori jakinarazi eginen zaio.
Dokumentazioa osorik dagoenean, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuak egiaztatuko du eskatutako baldintzak betetzen dituela. Behar diren kontrolak eginen dira egiaztapen horiek egiteko.
Eskaerak ebaluatu ostean, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuak laguntzak emateko ebazpen proposamena igorriko dio Barneko zuzendari nagusiari; proposamen hori arrazoi bidez ebatziko da, eta ebazpenean berariaz adieraziko dira ezetsi diren eskaerak.
Laguntzak emateko ebazpena 3 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.
Epe hori bukatuta, interesdunek eskaera ezetsi dela ulertzen ahalko dute. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.
9.–Epeak, justifikatzeko modua eta ordainketa.
Diruz lagundutako jarduketak gauzatzeko eta onuradunek horiek justifikatu eta aurkezteko duten epea 2023ko azaroaren 30ean amaituko da.
Laguntzak aldi bakar batean ordainduko dira. Jarraian aipatzen diren agiriak igorri behar zaizkio Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari, 2023ko azaroaren 30era bitartean, egun hori barne, telematika bidez nahitaez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez:
–Laguntza kobratzeko eskaera, eta adierazpen bat, oinarri arautzaileek II. eranskinean ezarritako ereduaren araberakoa, laguntzak ordaintzeko eskaera aurkeztu baino lehen beste entitate batzuetan laguntzak eskatu/jaso izanari buruz edo asegurutik konpentsazioak jaso izanari buruz; halakorik jaso bada, horien zenbatekoa adierazi beharko da.
–Fakturak eta ordainagiriak; zilegi izanen da behar diren ikuskapen eta egiaztapen lanak egitea, bai eta beharrezko den informazioa laguntzen onuradunei eskatzea.
Jarduketak ezarritako epean ez gauzatzeak eta funtsak diruz lagundutako jarduketetan ez erabiltzeak laguntza kobratzeko eskubidea galtzea ekarriko dute.
Benetan egin eta justifikatzen den gastua onartutako gastua baino txikiagoa baldin bada, laguntzaren zenbatekoa benetan egindako gastura egokituko da. Laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz izanen kalteen kostua baino handiagoa.
10.–Onuradunen betebeharrak.
Hona hemen laguntza hauen onuradunen betebeharrak:
a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.
b) Laguntzaren xedeko kalteak konpontzea.
c) Funtsak dirulaguntzaren xederako erabiltzea.
d) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak onartu edo ematen dituen laguntzen gainean egiten dituen egiaztapenak onartzea.
e) Polizen titular diren aseguru-etxeetan konpentsazioak tramitatzea eta, ahal izanez gero, egoki diren laguntzak ere eskatzea Estatuko zein Europako administrazioetan.
f) Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuan justifikatzea betebehar eta baldintzak bete direla.
g) Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari jakinaraztea xede bererako emandako beste dirulaguntzarik edo laguntzarik jaso ote den, izan beste administrazio publiko batzuenak edo bestelako entitate publiko edo pribatu batzuenak, Estatukoak nahiz Estatuz kanpokoak, barnean sartuta aseguruen konpentsazioak. Egoera hori jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.
h) Laguntzak emateko ebazpen proposamena egiten den unean, tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
i) Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako jarduketa bete den egiaztatzeko lanak onartzea uneoro.
j) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko, zer helburu zehatzetarako eman zen dirulaguntza, onuradunak helburu horretara bideratu beharko ditu ondasunak. Gutxienez zazpi urte iragan arte erabili beharko ditu xede horretarako, erregistro publikoan inskribatu ahal diren ondasunak badira, edo bi urte iragan arte, bestelako ondasunak badira.
k) Erregistro publikoan inskribatzen ahal diren ondasunak izanez gero, eskrituran adierazi beharko da inguruabar hori, bai eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ere; halaber, erregistro publikoko inskripzioan zehaztasun horiek jasoko dira.
l) Kontabilitate edo erregistro liburuan laguntza jaso izana erregistratzea, indarreko arauen arabera horrelako liburuak izatera behartuta baldin badago.
11.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.
Laguntza hauek modu osagarri eta subsidiarioan emanen dira, ordena horretan; hau da, ukitutako agintariak aseguru polizaren bat sinatuta eduki eta haren onuradun izateagatik kalte eta ordainak estaltzeko bestelako sistemen ondorioz jaso dezakeenaren osagarri gisa eta atzetik.
Aipatu sistemek ez badituzte sortutako kalteak osorik estaltzen, dirulaguntzak osagarriak izanen dira, eta lehian bateragarriak beste dirulaguntza, kalte-ordain, laguntza, dohaintza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin, izan horiek Estatuko edo Estatuz kanpoko sistema publikoetakoak zein pribatuetakoak, sortutako kaltearen balioa adinakoa gehienez.
Kalteak konpontzeko laguntzen eta jasotako bestelako ordainketen batura (aseguru polizengatik jasotakoak barne) ezin izanen da izan kostu diruz lagungarrien %100 baino handiagoa.
12.–Onuradunaren betebeharrak ez betetzea eta itzulketa.
Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuak dirulaguntzak emateko baldintzak betetzen diren eta laguntzak behar bezala erabiltzen diren begiratuko du, eta horretarako zilegi izanen du behar diren ikuskapenak eta egiaztapenak egitea; bidezkotzat jotzen duen informazioa ere eskatzen ahalko die laguntzen onuradunei.
Oinarri hauetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, dirulaguntza osoa edo zati bat kobratzeko eskubidea galduko da eta/edo kobratutako dirua itzuli beharko da, hori guztia bat etorriz arau horren 35. artikuluan xedatutakoarekin.
Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze interesak ordaintzeko eskatzea.
Laguntza emateko ebazpenean ezarritako gastua justifikatu ezean, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.
Dirulaguntza erabiltzen baldin bada eman zen helburuetarako ez beste batzuetarako, Barne Zuzendaritza Nagusiak ebazpena emanen du dirulaguntza osorik itzuli behar dela erabakitzeko, berandutze interesak barne.
Dirulaguntzen xede diren ondasunen helburuari buruzko baldintza bete ezean, –hala joko da ondasuna besterentzen bada edo kargaren bat ezartzen bazaio–, dirulaguntza itzuli beharko da, 11/2005 Foru Legearen II. tituluko I. kapituluan ezarritakoarekin bat. Ondasuna itzulketaren ordainketari atxikita egonen da, zein den ere haren edukitzailea, salbu edukitzaile hori erregistroko fede publikoak babesturiko hirugarren bat denean edo frogatzen denean ondasunak fede onez eta titulu justuz eskuratu direla edo merkataritza zein industria establezimendu batean eskuratu direla, ondasun higigarri inskribaezinen kasuan.
A posteriori egindako egiaztapenetan atzematen bada ez dela jakinarazi xede bererako bestelako dirulaguntzak edo konpentsazioak jaso direla, jasotako laguntza osorik itzuli beharko da.
13.–Erantzukizuna eta zehapen araubidea.
Arau-hauste eta zehapenetarako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa (42. artikulua eta hurrengoak) aplikatuko da.
Zehapen prozedura izanen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarrita dagoena, baina kontuan harturik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean araututako berezitasunak.
14.–Errekurtsoak.
Dirulaguntza arautzen duten oinarrien kontra eta haien aplikazioaren ondoriozko egintzen kontra, interesdunek zilegi dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin.
15.–Aplikatu beharreko araudia.
Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatu beharreko gainerako arauak ere.
16.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, emandako dirulaguntzak jendaurrean jarriko dira Nafarroako Gobernuaren http://www.nafarroa.eus webgune ofizialean eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, adierazirik deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren xedea.
I. ERANSKINA.–TOKIKO AGINTARIENTZAKO LAGUNTZA BEREZIETARAKO ESKAERA, 2022AN LARRIALDI-EGOERETAN EGINDAKO PRESTAZIOEN ONDORIOZ HAIEN ONDASUNETAN IZANDAKO KALTEENGATIK.
Izen-deiturak: …………………………………………….......................................………………………
NANa: ………………………………………..................................................……………………………
Telefonoa: ...........................................................................................................................................
Helbide elektronikoa: ..............................................................................................................................
HARTZAILEA: Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzua.
ESKAERA, laguntza hauetarako: tokiko agintarientzako laguntzak 2022an larrialdi-egoeretan egindako prestazioen ondorioz haien ondasunetan izandako kalteengatik. Dirulaguntza horien oinarriak Barneko zuzendari nagusiak ........................aren .......(e)(a)n emandako ............./2023 Ebazpenaren bidez onetsi ziren. Ebazpena 2023ko ............ Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ..................aren ........(e)koan.
Eta oinarri arautzaile horietan ezarritakoarekin bat:
1. Adierazten du deialdiaren 3. oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen dituela.
2. Adierazten du ez duela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debekurik.
3. Dirulaguntzarako eskaeran azaltzen denari dagokionez adierazten du:
Ez duela eskuratu edo eskatu administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Estatukoen edo Estatuz kanpokoen, inolako dirulaguntza edo laguntzarik.
Eskuratu edo eskatu dituela honako dirulaguntza edo laguntza hauek, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Estatukoen edo Estatuz kanpokoen, partetik:
ZEIN ENTITATERI ESKATU ZAION LAGUNTZA | ESKATUTAKO ZENBATEKOA | LAGUNTZAREN EGOERA (eskatua / onartua / ordaindua) |
4. Datuak eguneratzeari dagokionez, aitortzen du Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari idatziz adieraziko diola, 15 eguneko epean gehienez, adierazpen honetan zehaztutako laguntzetan izaten den edozein aldaketa.
5. Deialdiaren 6.3 oinarrian eskatutako dokumentazioa aurkeztu du.
6. Bere erantzukizunpean adierazten du ezen agiri honetan emandako datuak egiazkoak direla eta aurkeztutako agiriak zein bere jatorrizkoaren kopia zehatza direla, eta haietan ageri den informazioaren egiazkotasunaren erantzule da.
7. Baimena ematen dio organo kudeatzaileari behar diren datuak kontsulta ditzan egiaztatzeko zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean dagoela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2015 Foru Legearen 9.e) artikuluan ezarritakoaren arabera.
Kontra egiteko eskubidea:
Nik, ................................................................................jaunak/andreak, (NANa: .............................) ez dut baimenik ematen honako datu hauek kontsultatzeko:
.................................................................................................................................................................
.................................................................................................................................................................
Hauek dira arrazoiak:
.................................................................................................................................................................
.................................................................................................................................................................
Horrenbestez, behar diren egiaztagiriak ematen ditut.
.............................................(e)n, 2023ko ............................................aren ........(e)(a)n
(Sinadura)
Izen-abizenak
BABES ZIBILEKO ETA LARRIALDIETAKO ZERBITZUA.
I. ERANSKINA.–TOKIKO AGINTARIENTZAKO LAGUNTZA BEREZIAK KOBRATZEKO ESKAERA, 2022AN LARRIALDI-EGOERETAN EGINDAKO PRESTAZIOEN ONDORIOZ HAIEN ONDASUNETAN IZANDAKO KALTEENGATIK
Izen-deiturak: …………………………………….......................................………………………………
NANa: ……………………………………...................................................………………………………
Telefonoa: ...........................................................................................................................................
Helbide elektronikoa: ..............................................................................................................................
NIRE ERANTZUKIZUNPEAN DEKLARATZEN DUT:
LEHENA: .................................................... euroko laguntza eman zait Barneko zuzendariaren .....................aren .......(e)ko s .........../............. Ebazpenaren bidez, ebazpen horrek ebazten baitu tokiko agintariei laguntza bereziak emateko deialdia, 2022an larrialdi-egoeretan egindako prestazioen ondorioz haien ondasunetan izandako kalteengatik. Emandako laguntza hori dagokion deialdiaren helburu zen xederako erabili da, honela banakaturik (behar izanez gero, ondoko zerrenda sinaturik aurkeztu behar da, eremu guztiak beteta, hots, ordena zenbakia, hornitzailea, fakturaren igortze-data, kontzeptua, fakturaren ordaintze-data eta zenbatekoa):
ORDENA ZENBAKIA | HORNITZAILEA | IGORTZE-DATA | KONTZEPTUA | ORDAINTZE DATA | ZENBATEKOA |
GUZTIRA | |||||
Zerrenda horri honako hauek erantsi zaizkio:
–Fakturen kopiak.
–Faktura horiek ordaindu izanaren frogagiriak.
BIGARRENA:
Ez dut eskatu eta ez dut eskuratu inolako dirulaguntza edo laguntzarik administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Estatukoen edo Estatuz kanpokoen partetik, ez eta aseguruen konpentsaziorik ere.
Eskuratu ditut honako dirulaguntza edo laguntza hauek, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Estatukoen edo Estatuz kanpokoen partetik:
ENTITATEA | ESKATUTAKO ZENBATEKOA | EMANDAKO ZENBATEKOA |
HIRUGARRENA: Fakturetako BEZari dagokionez, horrek bermatzen baitu laguntzaren betebeharrak bete direla:
Konpentsatu edo berreskuratu daiteke, eta ......................... euroko zenbatekoa BEZaren aitorpenean sartuko da; horrenbestez, zenbateko hori jarduketaren kostuaz kanpo dago.
Ezin da ez konpentsatu ez berreskuratu, eta, horrenbestez, jarduketaren kostuaren parte da.
.............................................(e)n, 2023ko ............................................aren ........(e)(a)n
Sinadura: ....................................................................................................
Iragarkiaren kodea: F2314614
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
