2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SESMA
2024rako zerga-tasak. Jendaurrean jartzea
Udalak, 2023ko urriaren 10ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
"1. Ehunekoak eta karga-tasak ezartzea honako zerga hauetarako, indarrean jar daitezen 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera:
–Lurraren kontribuzioa: ehuneko 0,21.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: bere horretan uzten da, ehuneko 3,70.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: bere horretan uzten da ezarritako gutxieneko kuoten gainean aplikatu beharreko indizea: 1,27.
–Hiri-lurren balio-gehikuntza:
a) Lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizientea izanen da sortzealdi bakoitzerako ezarritako gehienekoa (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikulua), balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera.
b) Karga-tasak ezartzea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako, indarrean jar daitezen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik.
–Balio-gehikuntzaren sortzealdia 3 urtekoa edo laburragoa bada: %15eko karga-tasa.
–Balio-gehikuntzaren sortzealdia 4 urtetik 15 urtera bitartekoa bada: %25eko karga-tasa.
–Balio-gehikuntzaren sortzealdia 16 urtekoa edo luzeagoa bada: %15eko karga-tasa.
2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, bizilagunek nahiz interes legitimoa dutenek azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, behin betiko onetsitzat joko da, eta irmoa izanen da administrazio bidean; iragarki honek 325.1 artikuluaren bukaeran ezarritako kontsiderazioa izanen du.
Erabaki honen aurka, administrazio bidean irmoa denetik, errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da:
1.–Hilabeteko epean, behin betikotzat jo eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua.
Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte, ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri.
Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da berriz aurkeztu errekurtso mota hori bera.
2.–Hilabeteko epean, behin betikotzat jotzen denetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa).
Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.
3.–Bi hilabeteko epean, behin betikotzat jo eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (29/1998 Legea, uztailaren 13koa).
Sesman, 2023ko urriaren 11n.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L2314602