220. ALDIZKARIA - 2023ko Octoberren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2024rako ordenantza fiskalak. Hasierako onespena

Udalak, 2023ko urriaren 10ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

A) Hasiera batean onestea indarrean dauden ordenantza fiskal hauetan egin beharreko aldaketak, zeinen testu osoa espedientean baitago:

c) "Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza".

d) "Agiriak egin eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza".

B) Espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, bizilagunek nahiz interes legitimoa dutenek azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko epe hori alegaziorik gabe iraganez gero, behin betiko onetsitzat joko da eta irmoa izanen da administrazio bidean.

Erabaki honen aurka, administrazio bidean irmoa denetik, errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da:

1.–Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (30/1992 Legea, azaroaren 25ekoa, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatua).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte, ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da berriz aurkeztu errekurtso mota hori bera.

2.–Hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3.–Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (29/1998 Legea, uztailaren 13koa).

Sesman, 2023ko urriaren 11n.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2314601