220. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Deuseztatzea, herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia egiteko tasa arautzen duen ordenantza, honako hauek garraiatzeko instalazioetarako: energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak

Honen bidez, aditzera ematen da Erriberriko Udalak, irailaren 28an egin bilkuran, erabaki zuela deuseztatutzat ematea honako ordenantza hau, bete beharrez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 2023ko ekainaren 8an eman epaian ezarritakoa: ordenantza, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia egiteko, honako hauek garraiatzeko instalazioetarako: energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoa (2022ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 8an).

Erriberrin, 2023ko urriaren 9an.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.

Iragarkiaren kodea: L2314500