220. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Gora jotzeko 23-01626 errekurtsoa, jabari publikoko ondasun bat lehengoratzeko egin beharreko lanei buruzkoa

Gora jotzeko 23-01626 errekurtsoa jarri du Edurne Rípodas Larramendik, Txulapaingo Udalak 2023ko martxoaren 31n hartutako erabaki baten aurka, zeinaren bidez errekerimendua egiten baitzitzaion, egin zitzan beharrezko lanak jabari publikoko ondasun usurpatu bat lehengoratzeko.

Espedientean interesatuak izan daitezkeen guztiei jakinarazten zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12. artikuluan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazketaren arabera.

Markalainen (Txulapain), 2023ko urriaren 16an.–Alkatea, Francisco Javier Sarasa Munarriz.

Iragarkiaren kodea: L2314652