220. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Akats zuzenketa, herri-lurretako aprobetxamenduen enkante publikoaren iragarkian

2023ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 16an, herri-lurretako aprobetxamenduaren enkate publikoa. Horretan akats bat antzeman da aprobetxamenduaren motaren aipamenaren inguruan:

Lehenengo paragrafoan "aho batez erabaki zuen gutun-azal itxien bidezko enkante publikoan jartzea herritarrendako zuzeneko adjudikazioan eman gabe geratu ziren herri-larreak", dioen lekuan, "aho batez erabaki zuen gutun-azal itxien bidezko enkante publikoan jartzea herritarrendako zuzeneko adjudikazioan eman gabe geratu ziren laborantzako herri-lurrak" esan behar du.

Eskabideak udal erregistroan aurkeztuko dira, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Lurzatien zerrenda eta haien balorazioa udal bulegoetan daude eskuragarri.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Itzagaondoan, 2023ko urriaren 18an.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2314735