2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURREKO KONTZEJUA
Larreen aprobetxamendua, herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren bidez
Irurreko Kontzejuak (Gesalatz), 2023ko irailaren 6an egin bilkura berezian, erabaki zuen prozedura hastea larreen aprobetxamendua adjudikatzeko, herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren bidez; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa), urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuan (horren bidez arautu zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua), eta Irurreko Kontzejuaren (Gesalatz) eskumeneko larreen eta herri-lurren erabilera arautzen duen ordenantzan.
Adjudikazioa jasotzeko eskubidea dutela uste duten interesdunek hura eskatzen ahalko dute, eskubide horren frogagiriak erantsita, kontzeju honen Idazkaritzan dauden baldintzen arabera.
Eskariak aurkezteko epea 15 egunekoa izanen da, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Irurren, 2023ko urriaren 10ean.–Kontzejuko burua, Oihane Ilzarbe Zubia.
Iragarkiaren kodea: L2314577