2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
Jarduera-lizentziaren eskaera.
Gaztandegia
Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.
Sustatzailea: Joseba Ollo Iturralde.
Jarduera: Gaztandegia ezartzea.
Tokia: 6. poligonoa, 14. lurzatia, Eraso.
Imotzen, 2023ko urriaren 10ean.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.
Iragarkiaren kodea: L2314576