220. ALDIZKARIA - 2023ko Octoberren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Udalak antolatutako ikastaroen prezio publikoen aldaketa, 2023rako. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2023ko irailaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du udalak antolatzen dituen ikastaroen prezio publikoak moldatzeko proposamena.

Toki Administrazioaren Araubidea arautzen duen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan zehaztutakoari jarraituz, aldaketa 30 egun balioduneko epean jendaurrean egongo da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, nahi duenak espedientea ikusi eta aldaketak, alegazioak edota erreparoak egin ditzan.

Epe hori pasa ondoren alegaziorik ez bada aurketen, aldaketari behin betiko onarpena eman zaiola ulertuko da, eta bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Etxarri Aranatzen, 2023ko urriaren 6an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2314521