220. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

2024rako zerga-tasak. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2023ko irailaren 28an eginiko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2024tik aurrera indarrean izanen diren karga-tasa, indize eta koefizienteak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarki-taulan ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Etxalarren, 2023ko irailaren 29an.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.

Iragarkiaren kodea: L2314634