220. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Erregai-zerbitzugunea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua).

Espedientea: 1/2023.

Jarduera sailkatua: erregai-zerbitzugunea.

Sustatzailea: Cerealista de Cáseda, Sociedad Cooperativa.

Tokia: 62. poligonoko 115. lurzatia, Kaseda.

Kasedan, 2023ko urriaren 11n.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2314605