220. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat, eta tasa ezartzeko erabakia. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2023ko urriaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau: ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat. Orobat, tasa hori ezartzeko erabakia onetsi zuen.

Erabaki hori hartu da 2023ko irailaren 28ko osoko bilkurako beste erabaki batean atzemandako akatsak zuzentzeko, eta ordenantzaren testu zuzena da, beraz, 2023ko urriaren 11ko erabaki honetan jasotzen dena.

Onetsitako ordenantza, ezartzeko erabakia eta espedientea jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek Udalaren Idazkaritzan espedientea azter dezaten, eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Espedientea kontsultagai dago udal bulegoetan eta Udalaren egoitza elektronikoan: https://sedeelectronica.caparroso.es/tablondeanuncios/

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, espedientea eta ordenantza behin betiko onetsita geldituko dira, eta ordenantzaren testu osoa argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Caparroson, 2023ko urriaren 11n.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2314633