220. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Xehetasun-azterketa, Antigua kaleko 9. zenbakian igogailua jartzeko. Behin betiko onespena

Beteluko Udalak, 2023ko uztailaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea xehetasun-azterketarako proiektu bat, Antigua kaleko 9. zenbakian igogailua jartzeko, Goi-Argi Antigua kaleko 9 zenbakiko jabekideek aurkeztua eta José Miguel Rodríguez Ezpeletak idatzia eta sinatua. Hasierako onespenaren iragarkia 2023ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 10ean, eta hogei eguneko epean izan da jendaurrean, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 1/2017 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoarekin. Epe horretan alegazio, kexa edo oharrik jaso ez denez, behin betikoz onetsi zuen Udalbatzak 2023ko irailaren 20an egindako osoko bilkuran. Haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Betelun, 2023ko urriaren 5ean.–Alkatea, Lorenzo Zubillaga Goicoechea.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2314457