2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
Enkante publikoa udal etxebizitza bat saltzeko, Morea kaleko 1 zenbakian
Alkatetzaren urriaren 9ko 349/2023 Ebazpenaren bidez, baldintza-agiria onetsi zen udal etxebizitza baten salmenta arautzeko, enkante publikoan. Etxebizitzaren katastroko identifikazioa: 5. poligonoa, 155. lurzatia, 1. azpiunitatea, 12. hiri-unitatea (Beriaingo Morea kalea 1, 1. C).
Proposamenak aurkeztuko dira Beriaingo Udalaren erregistroan (Udaletxe plaza z.g., Beriain), 10:00etatik 14:00ak arte, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 20 egun baliodunen barnean.
Baldintza-agiria interesdunen eskura dago udal bulegoetan, jendea hartzeko ohiko orduetan.
Beriainen, 2023ko urriaren 11n.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L2314565