220. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

2024rako zerga-tasak

Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2023ko urriaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen honako zerga-tasa hauek onestea 2024ko ekitaldirako:

–Lurraren kontribuzioa: %0,21.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,25 indizea.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4,25.

–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako gehieneko koefizienteak sortzealdi guztietan, eta %15eko karga-tasa.

–Gasaren prezio publikoa: sartzen diren erabiltzaileak: 1.659,94 gehi 2023ko KPIa.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da.

Erabaki honen aurka errekurtso hauek para daitezke: zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, edo zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

Bargotan, 2023ko urriaren 10ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2314544