2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARMAÑANTZAS
2024ko lan-egutegia
Armañantzasko Udalak, 2023ko urriaren 3an egin ohiko osoko bilkuran, 2024ko lan-egutegia onetsi zuen, honela:
"Alkateak 2024ko lan-egutegia aurkeztu du, onets dadin. Bertan jasotzen da, orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren laneko jaiegunen egutegi ofiziala, honako arau hau oinarri hartuta: ekainaren 5eko 250/2023 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena (2023ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 23koa). Hona hemen:
Nafarroako Gobernuak ofizialki izendatutako jaiegunak, bai eta Armañantzasko gainerako jaiegunak ere:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.
–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Maiatzaren 15a: San Isidro nekazaria (herriko jaieguna).
–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Urteko lanegunak 246 dira, eta horiei kendu behar zaizkie 27 opor egun eta norberaren aferetarako 3 egun; beraz, azkenik 216 lanegun dira, eta egiazko lanorduak 1.592.
Bozketa egin ondoren, aho batez onetsi dira honako erabaki hauek:
Lehena.–Onestea 2024. urterako lan-egutegia.
Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, hots, jaiegun deklaratutakoak.
Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) eta Armañantzasko Udalaren iragarki-taulan".
Armañantzasen, 2023ko urriaren 3an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.
Iragarkiaren kodea: L2314580