2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
XABIER
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Izendapena
Prozesua bukatuta lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (deialdia onetsi zen Xabierko Udaleko alkatearen 2022ko urriaren 27ko 11/2022 Ebazpenaren bidez, eta argitara eman zen 2022ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14an), eta bat etorrita kalifikazio-epaimahaiek eginiko izendapen-proposamenekin.
Alkatetzaren urriaren 17ko 08/2023 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:
Lehena.–María Idoya Landarech Zozaya izendatzea Xabierko Udalaren zerbitzuko funtzionario, hutsik dagoen C mailako administrari-ofizialaren lanpostuan jarduteko, lanaldiaren %30ean (plantilla organikoko zenbakia: 1).
Bigarrena.–Lanpostu hutsaz jabetzeko eguna izanen da 2023ko urriaren 24a.
Aditzera ematen da ebazpen hauen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Xabierren, 2023ko urriaren 17an.–Alkatea, Laura Guindano Taínta.
Iragarkiaren kodea: L2314711