1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berrikusteko espedientea, Navarro Aragonesa de Forrajes SA enpresak sustatua.
Bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamenduaren 16. artikuluan xedatutakoarekin (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onetsia), aditzera ematen da ezen aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), baita behean adierazitako Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.
Espediente mota | Ingurumen baimen integratuaren berrikuspena |
Espedientearen kodea | 0001-0052-2023-000012 | Hasiera eguna | 2023-10-09 |
Kudeaketa unitatea | Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848426254-848427587 | Helbide elektronikoa | autprema@navarra.es |
Sailkapena | 4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa | Sartu gabeko zentroa |
1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa | 9.1.b) ii) |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | 6.4.b) ii) |
Instalazioa | alpaparen deshidratazioa |
Titularra | NAVARRO ARAGONESA DE FORRAJES SA |
Zentroaren zenbakia | 3120201696 |
Tokia | 2. poligonoa, 43. lurzatia |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 597.748,697 eta Y: 4688384,989 |
Udalerria | AZKOIEN |
Proiektua | Baimenaren baldintzak berrikustea, Teknika Erabilgarri Onenei (TEO) buruzko ondorioen gaineko 2019/2031 (EB) Betearazpen Erabakiari egokitzeko |
Informazioa eskatzeko organoa | BAIMEN BULEGOA autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | BAIMEN BULEGOA Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan. –Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen erregistro orokor elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabilita. |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea | https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx |
Iruñean, 2023ko urriaren 11n.–Klima Aldaketaren Ataleko burua, Javier Vera Janín, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren ordez, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren 291E/2019 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz.
Iragarkiaren kodea: F2314624