220. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3330/2023 EBAZPENA, urriaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Joana Pernaut Villanueva andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, erizainaren lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Osasuneko kontseilariaren irailaren 10eko 195E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen erizainen 424 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2021eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren azaroaren 26ko 2852E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 280. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 15ekoan), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Urtarrilaren 14ko 21E/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 20koan), behin betiko zerrenda onetsi zen, eta bete beharreko lanpostuen kopurua zehaztu (6 lanpostu), lanpostu horien destinoa eta plantillan duten identifikazio zenbakia adierazita.

Azkenik, abenduaren 1eko 3418E/2022 Ebazpenaren bidez (Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 257. zenbakian argitaratua, 2022ko abenduaren 22koan), behin betiko zerrenda onetsi eta urtarrilaren 14ko 21E/2022 Ebazpenaren I. eranskina aldatu zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukaturik, 2023ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 31koan, argitaratu egin zen hautapen prozesua puntuazio altuenekin gainditu eta, horrenbestez, deialdian aurreikusitako lanpostuetan sartzen ahal diren izangaien aldeko izendapen proposamena. Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 7ko 2975/2023 Ebazpenaren bidez, eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatu ziren, eta Joana Pernaut Villanueva andreari epearen zenbaketa eten egin zitzaion.

Alegatutako ezinbesteko kausa bukatu denez, aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta lanpostuan jarduteko gaitasunari buruzko txosten medikoa egin delarik, bidezkoa da orain onestea bai haren izendapena, bai aukeratu zuen lanpostuaren esleipena.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Joana Pernaut Villanueva andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea erizainaren lanpostuan aritzeko, eta 60264 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, funtzionario araubidekoa, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikia eta destinoa Tafallan duena.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko urriaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2314595