219. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

6251E/2023 EBAZPENA, urriaren 2koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena kentzen baita apirilaren 3ko 507E/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako dirulaguntzetarako partidaren gastua egiteko. Ebazpen horren bidez, dirulaguntza-deialdi bat onetsi zen Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan enplegua sustatzeko, bazkide langabe gehiago sartuz.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 3ko 507E/2019 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza-deialdi bat onetsi zen Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan enplegua sustatzeko, bazkide langabe gehiago sartuz.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 7ko 15E/2023 Ebazpenaren bidez, 650.000 euroko gastua baimendu zen, 2023ko gastu aurrekontuko "Ekonomia sozialeko enpresentzako laguntzak bazkideak egiteko" izeneko 950001 96100 4709 241200 aurrekontu-partidaren kargura.

Kontuan hartuta eskaeren bolumena baimendutako zenbatekoa baino txikiagoa dela, eta beste gastu konpromiso batzuei aurre egiteko, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena kentzea gastua egiteko partida honen kargura, zenbateko honekin:

–Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan bazkideak eginez enplegua sustatzeko dirulaguntzak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 3ko 507E/2019 Ebazpenaren bidez arautuak. 200.000 euro, 2023ko gastu aurrekontuko "Ekonomia sozialeko enpresentzako dirulaguntzak bazkideak egiteko" izeneko 950001 96100 4709 241200 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2023ko urriaren 2an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2314160