219. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

204E/2023 EBAZPENA, urriaren 2koa, Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, "Proyecto Eólico de Navarra" udalez gaindiko proiektu sektoriala aldatzeko espedientearen tramitazioari hasiera ematen diona. Aldaketa hori UPGSa Jenáriz, Linte eta San Marcos II haize-parkeak eta San Marcos-Erriberri ebakuazio linea bat eraikitzeko proiektuak egokitzeari buruzkoa da. Sustatzailea Agrowind Navarra 2013 SL da.

2023ko ekainaren 27an, Severo Campíñez Romero jaunak, Agrowind Navarra 2013 SLUren ordezkari gisa, "Proyecto Eólico de Navarra" udalez gaindiko proiektu sektoriala aldatzeko proposamen bat aurkeztu zuen. Aldaketa horren xedea da Linte I. fasea, Jenáriz eta San Marcos II haize-parkeak eta horien ebakuazio azpiegitura elektrikoak aldatzea. Jarduketa horiek guztiak aipatutako proiektu sektorialean jasota daude, zeina Nafarroako Gobernuak 2018ko urriaren 3ko Erabakiaren bidez onetsi baitzen (2018ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 22koa).

Zehazki, aurkeztutako dokumentuak honako aldaketa hauek jasotzen ditu, indarrean dagoen udalez gaindiko proiektu sektoriala proiektuan aurreikusitako obren exekuzio proiektuetara egokitu beharragatik justifikatzen direnak:

–San Marcos II haize-parkea:

1. Sarbide berria SMII-06 eta SMII-08 posizioetara, egokitu behar den bide batetik.

–Jenáriz haize-parkea:

1. Parkeko azpiestazioa birkokatzea, 30 kV-eko ebakitze-zentro bihurtuta.

2. JEN-03 posizioaren eta Jenáriz ebakitze-zentroaren arteko tartean 30 kV-eko kanalizazioaren trazadura aldatzea.

3. Neurtzeko estazioa birkokatzea.

4. NA-6140 errepidetik Jenáriz haize-parkera sartzeko puntua aldatu da.

–Linte haize-parkea:

1. eta 2. Sarbidearen trazadurak eta LIN-01 eta LIN-04 posizioen kanalizazio elektrikoa aldatzea.

3. LIN-08 posizioaren kanalizazio elektrikoaren trazadura aldatzea.

4. Neurtzeko estazioa birkokatzea.

5. LI-05 eta LI-07 posizioak kendu dira, eta San Markos II haize-parkearen eremura eta LI-11 posiziora eraman dira.

–San Marcos-Erriberri 132 kV-eko linea elektrikoa:

1. L09 euskarriaren posizioa aldatzea.

2. T6-V2 eta T6-V2_2 erpinen arteko tartean traza aldatzea.

3. T6-V35 eta T6-V37 arteko tartean traza aldatzea.

4. T6-V37 eta T6-V38_3 erpinen arteko traza aldatzea.

–San Marcos II, Jenáriz eta Linte haize-parkeak.

1. Haize-sorgailuaren modeloa ordeztea.

Aldaketa horiek guztiek honako udal-mugarte hauei ukitzen diete: Larraga (San Marcos II eta Linte haize-parkeak), Miranda Arga (Jenáriz eta Linte haize-parkeak, eta linea elektrikoa), Berbintzana (Linte haize-parkea) eta Erriberri (linea elektrikoa).

Obra-proiektuak idazteko edo horiek exekutatzeko baldintzak jasotzen dituzten aldeko txostenak jaso dira espedientean, Nafarroako Memoriaren Institutuarena (2023ko abuztuaren 3koa) eta Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuarena (2023ko abuztuaren 24koa), hurrenez hurren.

Gainera, txostena eskatu zaie Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusiari, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari eta Trenbide Sarearen Plangintza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiari.

Bestalde, Ingurumen Eraginaren Atalak, 2023ko irailaren 26an, ingurumen-organo gisa, honako hau jakinarazi du: "Planteatutako aldaketek ez dituzte betetzen, berez, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. edo II. eranskinetan ezarritako atalaseak; beraz, lege horren 7. artikuluaren arabera, ez dute ingurumen-inpaktuaren ebaluazio berririk behar, eta Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 400E/2018 Ebazpenak babesten ditu. Ebazpen horren bidez, San Marcos I, San Marcos II, Linte, Jenáriz, Tres Hermanos eta Corraliza Paulina haize-parkeen eta haien ebakuazio azpiegituren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin zen. Gainera, aldaketa horiek ez dute jada ebaluatu direnez landa bestelako ingurumen ondorio esanguratsurik".

Proposatutako aldaketa guztiek urbanizaezin gisa sailkatutako lurzoruari eragiten diote, eta bateragarriak dira LAPak mugatutako kategorien arau eta araubideekin, bai eta ukitutako indarreko hirigintza-plangintzekin ere.

Dokumentazioa bat dator Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan adierazitakoarekin eta indarreko legeria sektorialak eskatutakoarekin. Hala ere, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak 2023ko irailaren 29an egindako txostenaren arabera, dokumentazio hori egokitu egin behar da Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzako tresnak aurkezteko formatua arautzen dituen urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuan jasotako aginduetara, eta txosten horretan adierazitako argibide eta justifikazioekin osatu behar da.

Azkenik, aurkeztutako LI-10 haize-sorgailuaren kokapen aldaketa edo lekuz mugitzea lehendik dagoen eraikin baten gaineko ukipenaren ondorioa da, eta udalez gaindiko proiektu sektoriala onesteko Erabakiak behartzen du horretara. Erabaki horrek, halaber, eskatzen du "aldez aurretik ingurumenaren eta lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren arloko organo eskudunei jakinaraztea eta organo horiek baloratuko dute aldaketa horiek ingurumen- eta/edo hirigintza-arloko izapiderik behar duten".

Aldaketa udalez gaindiko proiektu sektorialaren haize-sorgailuen ukipen eremuari dagokion arau eremuaren barruan planteatzen da, eta, beraz, ez da hirigintza izapiderik behar edo udalez gaindiko proiektu sektoriala aldatu behar. Beraz, aurrekoa eta ingurumen organoaren txostena kontuan hartuta, aldaketa hori hizpide dugun UPGSaren aldaketatik kanpo utzi behar da.

Ikusita Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak 2023ko urriaren 2an egindako txostena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin; dauzkadan ahalmenak baliatuz, zeinak eman baitizkit Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuak, eta ikusita Lurralde Kohesiorako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 69/2023 Foru Dekretuaren xedapen iragankor bakarra, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. "Proyecto Eólico de Navarra" udalez gaindiko proiektu sektoriala aldatzeko espedientea izapidetzen hastea. Aldaketa hori UGPSa Jenáriz, Linte eta San Marcos II haize-parkeak eta San Marcos-Erriberri ebakuazio-linea eraikitzeko proiektuetara egokitzeari buruzkoa da, eta Agrowind Navarra 2013 SL enpresak sustatzen du.

2. Enpresa sustatzaileari adieraztea espedientea ebatzi aurretik osatu egin beharko dela, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2023ko urriaren 2ko txostenean adierazitakoaren arabera.

3. Adieraztea sustatzaileak eskatutako txosten sektorialetan xedatutakoa bete beharko duela.

4. Obren exekuzioak eragina izan badezake beste azpiegitura eta zortasun batzuetan edo horiek baldintzatzen ahal badute exekuzioa, interesdunak behar diren baimen guztiak lortuko ditu kasuan kasuko gaiaren arloko eskumena duten organoetan.

5. Espedientea jendaurrean jartzea eta, aldi berean, entzunaldia ematea planteatutako jarduketak ukitzen dituen mugarteetako udalei udalei, hilabetez.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da bi tramite horien epea.

Horretarako, aldaketaren dokumentua Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren web-orri honetan egonen da ikusgai: https://www.navarra.es/eu/lurraldea-pasaia-eta-hirigintza/jendaurrean-jarrita-dauden-planak-proiektuak-eta-azterketak, epe horretan, egoki jotzen diren alegazio-idazki guztiak aurkezten ahalko dira.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta jakinaraztea, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2023ko urriaren 2ko txostenarekin batera, Ingurumen Eraginaren Atalari, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Memoriaren Institutuari, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari, Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiari, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari, Trenbide Sarearen Plangintza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiari, Larraga, Miranda Arga, Berbintzana eta Erriberriko udalei eta sustatzaileari, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko urriaren 2an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.

Iragarkiaren kodea: F2314227