219. ALDIZKARIA - 2023ko Octoberren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, abuztuaren 30eko 2349E/2023 Ebazpenaren aurka, O-NEZeko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordeak emana, Profesionalen zuzendariaren lanpostua hutsik egoteagatik (275E/2022 Ebazpena, otsailaren 17koa). Ebazpen horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontrataziorako psikologoen zerrendak irekitzen dira.

Gora jotzeko errekurtsoa jarri da honako ebazpen honen aurka: 2349E/2023 Ebazpena, abuztuaren 30ekoa, O-NOZeko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordeak emana, Profesionalen zuzendariaren lanpostua hutsik egoteagatik (275E/2022 Ebazpena, otsailaren 17koa). Ebazpen horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontrataziorako psikologoen zerrendak ireki ziren. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 118.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunak ezezagunak direnez, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, identifikazio dokumentu bat erakutsi eta gero, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan (Tutera kalea 20, lehenengo solairua, Iruña).

Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako moduan aurkeztu beharko dira.

Iruñean, 2023ko urriaren 11n.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Marta Beamonte Aréjula.

Iragarkiaren kodea: F2314636