2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA, ARESO, GOIZUETA ETA ARANOKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2023ko aurrekontua. Hasierako onespena
Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2023ko urriaren 5eko osoko bilkuran, 2023. urteko aurrekontua onetsi zuen hasiera batez. Iragarki honek ekainaren 12ko 123. Nafarroako Aldizkari Ofizialeko behin behineko onespenaren iragarkia indargabetu eta zuzentzen du.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Leitzan, 2023ko urriaren 10ean.–Lehendakaria, Maider Amantegi Urdalleta.
Iragarkiaren kodea: L2314581