2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNANUKO KONTZEJUA
2024ko aurrekontua. Hasiera bateko onespena
Unanuko Kontzejuak, 2023ko urriaren 6an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Unanun, 2023ko urriaren 11n.–Kontzejuko presidentea, Santiago Berastegui Lizarraga.
Iragarkiaren kodea: L2314612