219. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Bat etorriz xedaturik dagoenarekin Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. eta 6. artikuluetan, bidezko da Udal honek hautatzea Torres del Rioko bake epaile titularra.

Horretarako, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek behar den eskabidea aurkez dezaten udal bulegoetan, baldin betetzen badituzte behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak.

Torres del Rion, 2023ko urriaren 9an.–Alkatea, Alfredo Agós Ginés.

Iragarkiaren kodea: L2314499