219. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Olaztiko Udalak, 2023ko uztailaren 13an egin osoko bilkura berezi eta premiazkoan, ondoko erabakia hartu zuen. Hona hemen xedapen zatia:

Ikusita xedatuta dagoena Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legean (lege horrek Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema bat ezartzen du, zeini eta, hain zuzen ere karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak edo bilkura-sariak ordaintzen dizkietenei).

Alkate udalburuak bozketarako aurkeztu du gaia, eta bertaratutako kideek aho batez onetsi dute honako hau,

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Bilkuretara joateko, bilkura-sari hauek finkatu dira erabateko dedikazioa edo partziala ez duten zinegotziendako:

–Ohiko osoko bilkuretara eta osoko bilkura berezietara joategatik, 50 euro gordin emanen dira bilkura bakoitzeko.

–Informazio batzorde iraunkorren (halakorik badago) eta batzorde berezien bileretara eta udal musika patronatuaren bileretara joateagatik, 35 euro gordin emanen dira bilera bakoitzeko.

Zenbateko horiei pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko zaie, indarra duen legeriaren arabera.

Bigarrena.–Erabaki honek 2023ko uztailaren 17tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Hirugarrena.–Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Olaztin, 2023ko urriaren 9an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2314512