219. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Deialdia iragartzen da, bete daitezen udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak. Eskabideak Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Aplikatu beharreko araudia: 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, Botere Judizialari buruzkoa, eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua, Bake Epaileei buruzkoa.

Lantzen, 2023ko urriaren 6an.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.

Iragarkiaren kodea: L2314495