219. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Deialdia iragartzen da, udalerriko ordezko bake epailearen kargu hutsa betetzeko. Hamabost egun balioduneko epea ezartzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek eskabideak aurkez ditzaten udal bulegoetan. Hala egiten da, bete daitezen Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua.

Fontellasen, 2023ko urriaren 6an.–Alkate udalburua, Érika Lasheras Munarriz.

Iragarkiaren kodea: L2314484