219. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Tokiko Gobernu Batzarreko kidea eta alkateordea izendatzea

Berriozarko alkate udalburuak, 583/2023 Ebazpena eman zuen 2023ko irailaren 26an. Hona hemen haren testu osoa:

Alkateak, 2023ko ekainaren 28an, 20230417 Ebazpena eman zuen, eta haren bidez Berriozarko Udaleko alkateorde izendatu zituen María Sagrario Ortigosa Lekunberri eta Félix José Puyo Rebollo, hurrenkera horretan.

Halaber, alkatearen ekainaren 29ko 20230420 Ebazpenaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatu ziren, eta horien artean zegoen María Sagrario Ortigosa Lekunberri.

María Sagrario Ortigosa Lekunberrik, 2023ko irailaren 14an, Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateari uko egiteko eskaera egin zuen, arrazoi pertsonalak direla-eta.

Bat etorriz ezarrita dagoenarekin Toki araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 eta 23.1 artikuluetan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. eta 52. artikuluetan, eta kontuan hartuta Erregelamendu horretako 46.3 artikuluan ezarrita dagoena –alegia, alkateorde izaera galtzen dela idatziz idatzitako kargu-uzteagatik eta gobernu batzarreko kidea izateari uzteagatik–,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Beatriz Martiartu Fernández izendatzea Tokiko Gobernu Batzarreko kide; María Sagrario Ortigosa ordezkatuko du.

Bigarrena.–María Carmen Nadales Ramírez izendatzea lehen alkateorde; María Sagrario Ortigosa ordezkatuko du.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta haren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Berriozarren, 2023ko urriaren 11n.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2314625