219. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduan xedatutakoarekin (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsia).

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Alkatea udalerritik kanpora izanen baita 2023ko urriaren 12tik 15era, haren ordezkoa behar da eta, horregatik, Udalbatzako alkateorde Saturnino Rapún Urzainquiren esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

Arguedasen, 2023ko urriaren 11n.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2314627