1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
253E/2023 EBAZPENA, urriaren 11koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, baimentzen duena zuzentzea Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 16ko 178E/2023 Ebazpenaren Nafarroako Aldizkari Ofizialeko argitalpenean eginiko akatsa.
Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 16ko 178E/2023 Ebazpenaren bitartez, onetsi ziren "Partaidetzazko toki garapenaren estrategiaren esparruan (PTGE) hautatutako eragiketen exekuzioa: sustatzaile publiko eta pribatuak" izeneko 7119.02.01 azpineurria arautuko duten oinarri arautzaileak, Nafarroako 2023-2027 NPEPEaren esparruan.
Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren irailaren 18ko 225E/2023 Ebazpenaren bitartez, abuztuaren 16ko 178E/2023 Ebazpenaren I. eranskinaren 27.1 oinarriko akatsa zuzendu zen.
2023ko irailaren 22an, ebazpen zuzendua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 199. zenbakian. Hala ere, akats bat atzeman da Nafarroako Aldizkari Ofizialeko argitalpenean; zehazki, eragiketak hautatzeko irizpideei buruzko 3. eranskineko 1.3 taulan. 178E/2023 Ebazpenak ezartzen du, 88. orrialdetik 91. orrialdera, irizpideen multzoaren gehieneko puntuazioa 20 puntukoa dela. Gainera, ‘Gaiak’ zutabean, adierazle soziodemografikoen arteko puntuazioaren graduazioa ezartzen du, B1 eta B11 bitarteko letrak, 15 puntuko mugarekin; eta adierazle naturalen artean, B12 eta B15 bitarteko letrak, 5 puntuko mugarekin.
Hala ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako taulari falta zaio bi adierazle mota horiek zatitzea eta adierazle naturalei dagozkien puntuak (5 puntu) adieraztea, bi adierazle moten artean multzo osoaren guztizko 20 puntuak eman ditzaten. Graduazioa honela geratzen da: 15 puntu adierazle soziodemografikoentzat (B1 letratik B11 letrara), gehi 5 puntu adierazle naturalentzat (B12 letratik B15 letrara).
Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretuak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Zuzentzea akats bat, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 16ko 178E/2023 Ebazpena 2023ko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 22koan, argitaratzean, eragiketak hautatzeko irizpideei buruzko 3. eranskineko 1.3 taulan egindakoa, ebazpen horretan ezarri zenarekin ordeztuta. Ebazpen honen 1. eranskinean, 178E/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako taula zuzena dago.
2. Argitaratzea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2023 urriaren 11n.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.
1. ERANSKINA
1.3. taula. Proiektu produktiboetarako eta proiektu ez-produktiboetarako hautaketa-irizpide komunak (178E/2023 Ebazpena, 3. eranskina).
TALDEA | GAIAK | HAUTATZEKO IRIZPIDEA |
Kod. | Titulua | Puntuazioa, gehienez ere | Titulua | Puntuazioa, gehienez ere | Kod. | Titulua | Unitatea | Deskribapena | Iturria (laguntza eskatzeko fasean jasoa) |
B | Despopulazio arriskua eta ezaugarriak | 20 | Adierazle soziodemografikoak eta enplegukoak | 15 | B1 | Biztanleria | Biztanle kopurua | Biztanle gutxiago dituzten eremuek arrisku handiagoa dute despopulatzeko. Biztanle gutxien dituzten eremuetan kokatutako proiektuak lehenetsi behar dira. | Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua: 211E/2021 Ebazpena, 2023-2027 aldirako PTGEen (LEADER) lurralde-esparruari buruzkoa |
B2 | Biztanleriaren joera 2010-2020 | 2020ko biztanle kopurua, 2010eko biztanle kopuruarekin alderatuta | Europar Batasunak ezarritakoaren arabera, azken hamarkadan urte bakoitzeko bataz beste biztanleen %1 gutxienez galdu duten eremuak despopulazio-arriskuan daude. Azken hamarkadan gainbehera demografiko handia izan duten eremuetan kokatutako proiektuak lehenetsi behar dira. | Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua: 211E/2021 Ebazpena, 2023-2027 aldirako PTGEen (LEADER) lurralde-esparruari buruzkoa |
| | | | | B3 | Biztanleriaren dentsitatea | Biztanle kopurua km²-ko | Europar Batasunaren sailkapenaren arabera, km²-ko 12,5 biztanle baino gutxiago dituzten udalerriak despopulazio arrisku bizian daude, eta km²-ko 8 biztanle baino gutxiago dituzten udalerriak, muturreko despopulazio arriskuan. Biztanleria-dentsitate txikiena duten eremuetan kokatutako proiektuak lehenetsi behar dira. | NASTAT: 2020ko udal errolda eta Nafarroako izendegia 2021-01-01ean |
B4 | Herritar gazteak | 0 eta 14 urte arteko biztanleak, biztanleria osoarekiko | Herritar gazterik ez izateak ez du bermatzen eremu jakin horretan belaunaldi aldaketa gertatzea. Biztanle gazte gutxien dituzten eremuetan kokatutako proiektuak lehenetsi behar dira. | NASTAT: 2020. urtea |
B5 | Biztanleen zahartzea | 59 urtetik gorako biztanleak, biztanleria osoarekiko | Biztanleen zahartzea nabarmenagoa da landa-inguruneetan. Zahartze-tasa handiena duten eremuetan kokatutako proiektuak lehenetsi behar dira. | Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua: 211E/2021 Ebazpena, 2023-2027 aldirako PTGEen (LEADER) lurralde-esparruari buruzkoa |
B6 | Gizonezkotasun-indizea | Gizonezkoen kop. 100 emakumeko | Landa-inguruneetan emakumezkoen portzentajea behera egiten ari da, eta, horren ondorioz, udalerri horietan handiagoa da despopulazio arriskua. Gizonezkoen portzentajea handiagoa den eremuetan kokatutako proiektuak lehenetsi behar dira. | NASTAT: 2020. urtea |
B7 | Immigrazioa | Atzerrian jaiotako biztanleak, biztanleria osoarekiko | Eremu jakin batean immigrazioaren portzentajea handia izateak zenbait muga sor ditzake, eta beharrezkoa izan daiteke horiei arreta eta aholkularitza zuzena emateko zerbitzu publikoak izatea. Atzerriko biztanleen portzentaje handiena duten eremuetan kokatutako proiektuak lehenetsi behar dira. | NASTAT: 2020. urtea |
B8 | Langabezia tasa | Langabezian dauden pertsonen portzentajea, pertsona aktibo guztiekiko. | Enplegua eskuratzeko zailtasunek despopulazioa sortzen dute. Langabezia tasa handiena duten eremuetan kokatutako proiektuak lehenetsi behar dira. | NASTAT: 2020. urtea |
B9 | Lanpostuak 100 biztanleko | Lanpostu kopurua 100 biztanleko | Enplegua eskuratzeko zailtasunek despopulazioa sortzen dute. 100 biztanleko lanpostu gutxien dituzten eremuetan kokatutako proiektuak lehenetsi behar dira. | NASTAT eta Nasuvinsa: 2020. urtea |
B10 | GSko afiliazioa | Afiliatutako biztanle kopurua guztizko biztanleriarekiko | Enplegua eskuratzeko zailtasunek despopulazioa sortzen dute. Biztanleria osoarekin alderatuta Gizarte Segurantzan afiliatutako pertsonen portzentaje txikiena duten eremuetan kokatutako proiektuak lehenetsi behar dira. | Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua: 211E/2021 Ebazpena, 2023-2027 aldirako PTGEen (LEADER) lurralde-esparruari buruzkoa |
B11 | GSko afiliazioa nekazaritza-sektorean | Nekazaritza-sektorean afiliatutako biztanleak, afiliazio guztiekiko. | Enpresa-sarerik ez izateak despopulazioa areagotzen du. Afiliazioa guztiarekin alderatuta nekazaritza-sektorean Gizarte Segurantzan afiliatutakoen portzentaje handiena duten eremuetako proiektuak lehenetsi behar dira. | NASTAT: 2020. urtea |
B | Despopulazio arriskua eta ezaugarriak | 20 | Adierazle naturalak | 5 | B12 | Naturak mugatutako eremua | Udalerriaren katalogazioa | Katalogazio hau duten eremuetan kokatutako proiektuak lehenetsiko dira: goi-mendiko edo mendiko eremua edo mendikoak ez diren muga natural esanguratsuak dituen eremua. | Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua: Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programa |
B13 | Isolamendu orokorra | Bidaiaren denbora minututan (udaletxetik udaletxera) | Zerbitzu gehiago dituzten herri nagusietatik urrun dauden eremuetan handiagoa da despopulazioa. 12.000 biztanletik gorako udalerrietatik urrun dauden eremuetan kokatutako proiektuak lehenetsi behar dira. | Nasuvinsa: 2020. urtea |
B14 | Hiriburuarekiko isolamendua | Bidaiaren denbora minututan (udaletxetik udaletxera) | Askotan, probintziako hiriburuan baino ezin dira eskuratu eta egin zenbait zerbitzu eta oinarrizko izapide. Iruñetik urrun dauden eremuetan kokatutako proiektuak lehenetsi behar dira. | Nasuvinsa: 2020. urtea |
B15 | Naturagune babestuak | Natura 2000 azalera, guztizkoarekiko | Natura 2000 sarearen helburua da batasunaren intereseko jo diren habitat mota guztiak eta flora eta fauna espezie guztiak mantentzea. Haien ezaugarri bereziak aintzat hartuta, guztizkoarekin alderatuta Natura 2000 eremuaren portzentaje handiena duten eremuetan kokatutako proiektuak lehenetsi behar dira. | Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua: 211E/2021 Ebazpena, 2023-2027 aldirako PTGEen (LEADER) lurralde-esparruari buruzkoa |
Iragarkiaren kodea: F2314623