1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
147/2023 EBAZPENA, irailaren 27koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez errebokatzen baitira urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretua aplikatzearen ondorioz ezarritako zehapenak, eta zehapen horiengatik ordaindutako kopuruak itzultzen. Errege dekretu horren bidez alarma-egoera deklaratu zen SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko.
Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren bidez (282. Estatuko Aldizkari Ofiziala, urriaren 25ekoa), alarma-egoera deklaratu zen SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko.
Errege dekretu horren 2.2 artikuluak eskuordetutako agintari eskudunaren izaera ematen zion autonomia erkidegoetako lehendakaritza zuenari. Hori horrela, gure Foru Komunitatean, Nafarroako Gobernuko lehendakariari zegokion, 2.3 artikuluarekin bat, xedapenak ematea 5. artikulutik 11.era bitartean ezarritakoa aplikatzeko.
Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren bidez emandako eskumen horiek erabiliz onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren zenbait foru dekretu, zeinek prebentzio neurriak ezarri baitzituzten Nafarroako Foru Komunitatean SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko. Honako hauek izan ziren Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren foru dekretu horiek: 24/2020, urriaren 27koa; 29/2020, abenduaren 14koa; 2/2021, urtarrilaren 13koa; 7/2021, otsailaren 23koa; 10/2021, martxoaren 23koa.
Nafarroako Komunitateko lehendakariaren foru dekretu horien aurreikuspenak bete ez zirenez, bigarren alarma-egoeraren indarraldian (2020ko urriaren 26tik 2021eko maiatzaren 9ra bitartean) egindako salaketek hainbat zehapen espediente hastea eta instruitzea ekarri zuten, oinarri hartuta urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 15. artikuluan xedatutakoa, ustez egin baitziren Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren 36.6 artikuluan astuntzat tipifikatutako arau-hauste administratibo batzuk; izan ere, halakotzat jotzen du "beren eginkizunak betez ari diren agintariei edo haien agenteei ez obeditzea edo kontra egitea, delitu ez direnean".
Espedienteak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako izapide orokor eta berariazkoekin bat tramitatu ondoren, ebazpen honen eranskinean zerrendatzen diren zehapenak ezarri ziren, zeinak ordainketa gauzatzeko epearen barruan eta adierazitako kopuruekin bat ordaindu baitziren.
Urriaren 27ko 183/2021 Epaiaren bidez, Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurak partzialki baietsi zuen Diputatuen Kongresuko talde parlamentario bateko berrogeita hamar diputatuk baino gehiagok honako hauen gainean jarritako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa: urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretua, alarma-egoera deklaratu zuena SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko; Diputatuen Kongresuaren 2020ko urriaren 29ko Ebazpena, agindu zuena argitara zedila errege dekretu horretan deklaratutako alarma-egoeraren luzapena baimentzeko erabakia; eta azaroaren 3ko 956/2020 Errege Dekretuaren 2. artikulua, xedapen iragankor bakarra, azken xedapenetako lehenengoa –bat, bi eta hiru apartatuak– eta zenbait manu (errege dekretu horren bidez, 926/2020 Errege Dekretuaren bidez deklaratutako alarma-egoera luzatu zen). Hala, konstituzio-kontrakotasuneko eta deuseztasuneko uziak baietsi ziren manu hauei dagokienez: batetik, autonomia erkidegoetako eta hiri autonomoetako lehendakariak eskuordetutako agintari eskudun deklaratu zituztenak, eta haiei ahalmenak ematen zizkietenak hala eremu publiko, pribatu eta kultukoetan biltzeko eta zirkulatzeko askatasunak murrizteko, nola alarma-egoera deklaratzen duen dekretuan ezarritako mugak malgutzeko, eta bestetik, luzapenak gehiago irautekoak eta haren indarraldian kontu emateko araubideari buruzkoak.
Epai horren epaitzan, honako hau ezarri zuen Goi Auzitegiko Osoko Bilkurak:
"1. Konstituzio-kontrakotasuneko errekurtso hau partzialki baiestea, eta, ondorioz, manu edo manuen tarteki hauek Konstituzioaren kontrako eta deusez deklaratzea:
A) Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuan, zeinak alarma-egoera deklaratu baitzuen SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko:
a) 2. artikuluko 2. eta 3. apartatuak.
b) 5. artikuluko 2. apartatua.
c) 6. artikuluko 2. apartatuko «dagokion eskuordetutako» tartekia.
d) 7. artikuluko 2. apartatua.
e) 8. artikuluko «dagokion eskuordetutako» tartekia.
f) 9. artikuluko 1. apartatua (bigarren paragrafoko hasierako tartekia izan ezik) eta 2. apartatua (lehenengo paragrafoa izan ezik).
g) 10. artikulua.
h) 11. artikulua.
B) Diputatuen Kongresuaren Osoko Bilkuraren 2020ko urriaren 29ko erabakian, zeinak baimendu baitzuen urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren bidez deklaratutako alarma-egoera luzatzea:
a) Bigarren apartatua.
b) Laugarren apartatua, idazketa berria eman baitzien 926/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluari (bigarren paragrafoko lehen tartekiari dagokionez izan ezik), 10. artikuluari eta 14. artikuluari. Azken xedapen horren lehenengo bi paragrafoei dagokienez, konstituzio-kontrakotasuneko deklarazioak «bi hilean behin» (lehen paragrafoa) eta «hilean behin» (bigarren paragrafoa) tartekiei baino ez die eragiten.
c) Bosgarren apartatua.
C) Azaroaren 3ko 956/2020 Errege Dekretuan, zeinak luzatu baitzuen, Parlamentuaren aurreko erabakiaren bitartez, urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren bidez deklaratutako alarma-egoera:
a) 2. artikuluko lehen tartekia: «Errege dekretu honetan ezarritako luzapenak 2020ko azaroaren 9ko 00:00etatik 2021eko maiatzaren 9ko 00:00etara iraunen du».
b) Xedapen iragankor bakarra.
c) Azken xedapenetako lehenaren lehenengo eta bigarren apartatuak, 926/2020 Errege Dekretuaren 9. eta 10. artikuluei idazketa berria eman baitzieten. Deklarazio honetatik salbuetsita gelditzen da 9. artikuluko bigarren paragrafoko lehenengo tartekia.
d) Azken xedapenetako lehenaren hirugarren apartatua, 926/2020 Errege Dekretuaren 14. artikuluari idazketa berria eman baitzion. 14. artikulu horren lehenengo bi paragrafoei dagokienez, konstituzio-kontrakotasuneko deklarazioak «bi hilean behin» (lehen paragrafoa) eta «hilean behin» (bigarren paragrafoa) tartekiei baino ez die eragiten.
2. Gainerako guztian konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa ezestea.
Administrazioak berrikuspena egiteko aukerari eta horren irismenari dagokienez, epaiak honako hau dio:
"Ondorioz, errekurtso hau partzialki baiesteak ekartzen du ondotik aletzen diren xedapen edo arau-zatiak Konstituzioaren kontrako eta deusez deklaratu behar izatea (Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 39.1 art.). Konstituzioaren kontrako eta deusez deklaratze horrek, berez, ez die zuzenean eragiten arau horiek oinarri hartuta indarrean egon diren bitartean emandako egintza eta xedapenei. Horrek ez du esan nahi, hala badagokio, eragite hori ezin dutela ikusi gaiari buruzko uziez arduratzen ari diren edo arduratuko diren organo judizialek, betiere bat etorriz aplikatu beharreko legeria orokorrean eta, zehazki, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 40.1 artikuluan ezarritakoarekin."
Bestetik, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 40.1 artikuluak honako hau ezartzen du: "legeak, xedapenak edo lege indarra duten egintzak konstituzioaren kontrakoak direla deklaratzen duten epaiek ez dute biderik emanen prozesuak berrikusteko, baldin eta prozesuak gauza epaituaren indarra duen epaiaren bidez amaitu badira eta horietan konstituzioaren kontrako legeak, xedapenak edo egintzak aplikatu badira, salbu eta zehapen prozedura bati dagozkion zigor edo administrazioarekiko auzien prozesuetan, aplikatutako araua deusez deklaratzearen ondorioz zigorra edo zehapena murrizten bada edo erantzukizuna alde batera geratzen, salbuesten edo mugatzen bada."
Horrenbestez, eta ikusirik eskuartean ditugun zehapen egintza administratiboak irmo bilakatu zirela ezarritako zehapena ordaintzean, Administrazioak egintza administratiboaren errebokatzea aplikatu dezake, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.1 artikuluarekin. Aipatu agindu horrek xedatzen duenez, administrazio publikoek kargak ezartzen dituzten egintzak edo kalterako ekintzak errebokatzen ahalko dituzte preskripzio epea igaro ez den bitartean eta baldin eta errebokatzea ez bada legeek onartzen ez duten lekapen edo salbuespena, eta ez bada berdintasun printzipioaren, interes publikoaren edo ordenamendu juridikoaren aurkakoa.
Errebokatzea tramitatzeari dagokionez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 57. artikuluak xedatzen du prozedura abiatzen edo tramitatzen duen administrazio organoak, prozedura edozein modutan abiatu dela ere, ofizioz edo alde batek eskaturik erabakitzen ahalko duela prozedura hori metatzea oinarri bera edo lotura estua duten beste batzuekin, baldin eta organo berak tramitatu eta ebatzi behar badu prozedura; metatzeko erabaki horren aurka ezin izanen da errekurtsorik aurkeztu. Bestalde, ebazpena interes orokorrekoa dela eta hartzaileak ugari direla ikusirik, ebazpena bitarteko ofizialean argitaratuz jakinaraziko da, arestian aipatutako prozedura legearen 45. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Horrenbestez, eta Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 8/2006 Foru Legearen xedapen gehigarrietako lehenak aitortzen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT
1. Errebokatzea urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretua aplikatzearen ondorioz ezarritako zehapenak, zerrendatuta daudenak ebazpen honen eranskinean (errege dekretu horren bidez, alarma-egoera deklaratu zen SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko).
2. Ebazpen honen eranskinean zerrendatzen diren zehapen espedienteak artxibatzea.
3. Zehapenarengatik ordaindutako kopuruak itzultzea zehatuei.
4. Ebazpen hau Barneko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora igortzea.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta eranskinean aipatutako interesdunei jakinaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluarekin.
Iruñean, 2023ko irailaren 27an.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.
ERANSKINA
ESPEDIENTEAREN ZENBAKIA | IFZ/IFK | ORDAINKETAREN EGUNA | ORDAINDUTAKO ZENBATEKOA |
0002-0004-2020-005360 | 73459112X | 2021-08-31 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005362 | 72804650J | 2021-09-03 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005383 | 72574725L | 2021-08-06 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005384 | 45199545Z | 2021-07-09 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005387 | 44568151Q | 2021-07-08 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005410 | 73466169Y | 2021-04-26 | 400,00 euro |
0002-0004-2020-005413 | 73434379W | 2021-04-26 | 500,00 euro |
0002-0004-2020-005414 | 73484794R | 2021-05-05 | 500,00 euro |
0002-0004-2020-005416 | 73464358N | 2021-04-13 | 500,00 euro |
0002-0004-2020-005417 | 73492615W | 2021-04-19 | 500,00 euro |
0002-0004-2020-005419 | 21071926Q | 2021-05-24 | 500,00 euro |
0002-0004-2020-005420 | 73617979Q | 2021-04-28 | 800,00 euro |
0002-0004-2020-005421 | 73417856Q | 2021-04-16 | 400,00 euro |
0002-0004-2020-005445 | 29153715L | 2021-09-02 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005564 | 15230637Z | 2021-07-13 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005602 | 45195516X | 2021-07-20 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005611 | 44641867V | 2021-09-13 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005625 | 44645051G | 2021-09-24 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005704 | Y3104018K | 2021-08-25 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005728 | 44626222N | 2021-06-29 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005746 | 45198753G | 2021-07-08 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005761 | 44641693G | 2021-09-10 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005762 | 16596307J | 2021-09-08 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005763 | 44626069C | 2021-09-08 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005773 | 74694787X | 2021-10-06 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005781 | 73136870K | 2021-10-26 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005803 | 78757754G | 2021-09-22 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005807 | 78773604F | 2021-09-22 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005837 | 71344980S | 2021-10-06 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005840 | 78773271L | 2021-09-29 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005866 | 49579222P | 2021-07-05 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005870 | 45194156F | 2021-07-08 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005882 | 73433696D | 2021-09-03 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005886 | 15932809L | 2021-07-21 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005889 | 72473102X | 2021-07-05 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005907 | 45195010X | 2021-07-16 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005970 | 44644902Q | 2021-09-19 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005971 | 44645049W | 2021-09-20 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005972 | 44640495W | 2021-09-09 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-005975 | 15971045Y | 2021-06-29 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006042 | 34103885Z | 2021-08-27 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006059 | 72544108S | 2021-08-20 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006062 | 72805049K | 2021-09-28 | 450,00 euro |
0002-0004-2020-006065 | 72423766D | 2021-08-30 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006066 | 72659686H | 2021-09-01 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006104 | Y7576083N | 2021-08-31 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006112 | 72644873V | 2021-09-24 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006113 | X4583212W | 2021-10-13 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006142 | 44642857H | 2021-09-17 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006161 | 45175080K | 2021-10-14 | 450,00 euro |
0002-0004-2020-006163 | 73430967V | 2021-10-18 | 450,00 euro |
0002-0004-2020-006173 | 71942869L | 2021-09-01 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006178 | 73610426F | 2021-09-23 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006179 | 73461836C | 2021-09-27 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006183 | 73482293F | 2021-09-03 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006194 | 44647909X | 2021-10-22 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006229 | X1919943H | 2021-10-07 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006229 | X1919943H | 2021-10-07 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006232 | 78842882D | 2021-10-07 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006234 | 73059020A | 2021-09-08 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006237 | 73490604S | 2021-09-08 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006265 | 50672726T | 2021-09-27 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006284 | 73466615S | 2021-09-01 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006342 | 29137801K | 2021-04-19 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006344 | X2895157D | 2021-04-20 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006346 | 78754081B | 2021-04-20 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006372 | 73415902V | 2021-09-06 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006374 | 73140507R | 2021-09-06 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006387 | Y5480679T | 2021-06-30 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006402 | 33417806W | 2021-09-06 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006404 | 43691643S | 2021-09-01 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006406 | 73434428M | 2021-09-20 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006408 | 18196774W | 2021-09-22 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006411 | 72669412S | 2021-09-22 | 350,00 euro |
0002-0004-2020-006414 | 50571388T | 2021-09-20 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006594 | 73619840Z | 2021-09-07 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006647 | 73138887Z | 2021-09-21 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006648 | 72802368P | 2021-09-21 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006649 | 72706468H | 2021-09-14 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006650 | 26047784P | 2021-09-22 | 300,50 euro |
0002-0004-2020-006651 | 44648785N | 2021-09-15 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-000060 | 21073480Y | 2021-10-07 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-000070 | X8008891S | 2021-09-28 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-000119 | 45132276C | 2021-09-27 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-000157 | 73124536S | 2021-09-29 | 300,00 euro |
0002-0004-2021-000569 | 73504139A | 2021-10-29 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-000570 | 15238248N | 2021-09-29 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-000572 | 47592269W | 2021-09-30 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-000810 | 73451526Z | 2021-09-06 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-000828 | 73423502G | 2021-09-07 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-000831 | 73451777N | 2021-09-04 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-000833 | 73518953M | 2021-09-08 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-000835 | 73458609J | 2021-09-08 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-000837 | 73415747T | 2021-09-01 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-000838 | 73468119R | 2021-09-20 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-000839 | 73459152G | 2021-09-06 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-000840 | 73602120G | 2021-09-06 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-000841 | 73463471E | 2021-09-23 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-001229 | 73415739S | 2021-09-14 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-001235 | 73508905P | 2021-09-10 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-001236 | 73468579R | 2021-09-21 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-001237 | 73423210B | 2021-09-06 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-001310 | 73110201D | 2021-09-14 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-001311 | 73127177B | 2021-09-17 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-001312 | 73127175D | 2021-10-06 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-001686 | 33438824K | 2021-09-24 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-001689 | 18192956W | 2021-09-21 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-001690 | 15806944X | 2021-09-22 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-001692 | 44633146J | 2021-10-01 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-001693 | 44633460M | 2021-09-28 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-001694 | 18203647K | 2021-09-24 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-001695 | 33432574G | 2021-09-28 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-001696 | 34082915C | 2021-09-21 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-001697 | 29152268K | 2021-09-21 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-002367 | 44645050A | 2021-09-17 | 300,50 euro |
0002-0004-2021-002555 | 21072060N | 2021-08-17 | 350,00 euro |
0002-0004-2021-007035 | 72762933H | 2021-10-07 | 300,50 euro |
Iragarkiaren kodea: F2314123