219. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

129/2023 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eraikitzeko administrazio-baimena ematen baita eta onura publikoa zehazki deklaratzen baita (1. fasea) energia elektrikoa ekoizteko 45 MW-eko "Ebro I eguzki instalazio fotovoltaikoa" izeneko instalaziorako, Tuterako udal-mugartean.

1.–Eraikitzeko administrazio-baimenaren eskaera, bai eta onura publikoa zehazki deklaratzekoa ere.

2023ko maiatzaren 18an, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 130. eta 143. artikuluak aplikatuz (haren bidez, energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornidura egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dira), Solen Energía Valdelafuente SLk eskatu zuen eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta onura publikoa zehazki deklaratzea energia elektrikoa ekoizteko 45 MW-eko (52,33 MWp) "Ebro I eguzki instalazio fotovoltaikoa" izeneko instalaziorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako, Tuterako udal-mugartean.

Instalazio fotovoltaikoaren proiektuaren eta linea elektrikoaren proiektuaren arabera (2023ko maiatzaren 18an eta 2022ko azaroaren 29an aurkeztu ziren, hurrenez hurren), "Valdelafuente" izenaz ezagutzen den alderdian kokatuko da "Ebro I eguzki instalazio fotovoltaikoa", hots, AP-15aren hegoaldean, A-68 Ebroko Autobidearen ekialdean, Lodosako ubidearen mendebaldean eta Montes del Cierzo industrialdearen iparraldean.

Instalazio fotovoltaikoa 4 azpisistematan antolatuko da, eta horietako bakoitzak bere hesia izanen du eremua zedarritzeko:

–1. azpisistema: instalazioaren ipar-ekialdean kokaturik, 17,30 hektareako azalera izanen du, hesiak mugatuta, eta 1.729 metroko perimetroa.

–2. azpisistema: instalazioaren ipar-mendebaldean kokaturik, 40,85 hektareako azalera izanen du, hesiak mugatuta, eta 2.706 metroko perimetroa.

–3. azpisistema: instalazioaren hego-mendebaldean kokaturik, 18,19 hektareako azalera izanen du, hesiak mugatuta, eta 2.325 metroko perimetroa.

–4. azpisistema: instalazioaren hego-ekialdean kokaturik, 4,65 hektareako azalera izanen du, hesiak mugatuta, eta 1.481 metroko perimetroa.

Instalazioan aurreikusitako potentziarako 85.100 modulu erabiliko dira. Sortutako energia aurreikusitakoa izan dadin, hots, behar horiei erantzuteko, 48 inbertsore trifasiko instalatuko dira. Sei zentral elektriko jarriko dira; bakoitzak zortzi inbertsore eta 10.120 kVA-ko transformadore estanko bat (0,63/30 kV) izanen ditu, eta erdi-tentsioko gelaxkak.

Zentral elektriko bakoitzetik erdi-tentsioko lurpeko linea bat abiatuko da hurrengo zentral elektrikoraino, eta hala, instalazio fotovoltaikoan aurreikusi diren bi zirkuituak osatzen direnean, "Ebro I" ebakitze-zentroan pilatuko da energia.

Linea elektriko batek konektatuko ditu 30 kV-eko "Ebro I" ebakitze-zentroko gelaxkak eta 30/66 kV-eko "La Nava" azpiestazioak (5012-CE espedientea); honelakoa izanen da linea elektriko hori:

–Lurpeko tarte bat izanen du, 15 metro luze, oinplanoan; noranzko biko 30 kV-eko zirkuitu bakunekoa izanen da tarte osoa. "Ebro I" ebakitze-zentroko gelaxketatik 00.01 euskarrira artekoa da tarte hori, eta RH5Z1 18/30 kV 630 mm² Al + H48 Al motako eroalea izanen du.

–Aireko tarte bat izanen du, 177 metro luze, oinplanoan, zirkuitu bikoitzekoa eta 30 kV-ekoa. Tarte horretan bao bakarra izanen da 00.01 eta 00.02 euskarrien artean, eta zirkuitu bikoitza, honelakoa:

  • Lehen zirkuituan (LA NAVA), noranzko bakarreko 337-AL1/44-ST1A (LA-380) eroalea.
  • Bigarren zirkuituan (EBRO I), noranzko biko 242-AL1/39-ST1A (LA-280) eroalea.

–Lurpeko tarte bat izanen du, 1.630 metro luze, oinplanoan; haren trazadura LA NAVA instalazio fotovoltaikotik datorren erdi-tentsioko linearen bera izanen da. Tarte hori noranzko biko 30 kV-eko zirkuitu bikoitzekoa izanen da. 00.02 euskarritik "LA NAVA" azpiestazioko gelaxketaraino izanen da tartea, eta eroale hauek edukiko ditu:

  • Noranzko biko RH5Z1 18/30 KV 630 mm² Al + H48 Al eroalea (EBRO I).
  • Noranzko biko RH5Z1 18/30 KV 2x400 mm² eroalea (LA NAVA).

"La Nava" azpiestaziotik lehendik dagoen "La Cantera" azpiestaziora garraiatuko da energia (66 kV).

2.–Aurrekariak.

2020ko abenduaren 18an, Solen Energía Valdelafuente SLk aurretiazko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta zehazki onura publikoaren deklarazioa eskatu zituen energia elektrikoa ekoizteko "Ebro I eguzki-instalazio fotovoltaikoa" izeneko 50 MWp-eko instalaziorako, Tuterako udal-mugartean.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko 49E/2023 Ebazpenaren bidez, ingurumen-inpaktuari buruzko aldeko adierazpena egin zen eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio-azpiegituraren proiekturako.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 22an emandako 117E/2023 Ebazpenaren bidez, baimena ukatu zen Solen Energía Valdelafuente SLk Tuteran sustatutako "Ebro I" izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikorako.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenari erantsitako txostenean adierazten denez, baimen hori soilik dagokie lurzoru urbanizaezinean aurreikusten diren jarduketei. Hori dagokio, gutxi gorabehera, instalazio fotovoltaikoaren heren bati, zehazki ipar-ekialdekoari.

Proposamenaren gainerako zatia, hego-mendebaldean, lurzoru urbanizagarri ez programatuan da, eta Tuterako Udalaren eskumena da baimena/lizentzia ematea era horretako lurzoruetan egitekoak diren jarduketetarako.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak apirilaren 18an emandako 55/2023 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio-baimena eman zitzaion Solen Desarrollos SLri energia elektrikoa ekoizteko "Ebro I eguzki-instalazio fotovoltaikoa" izeneko 40 MW-eko (46,4282 MWp) instalaziorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako.

3.–Ingurumenaren arloko eta lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloko organo eskudunei egindako kontsultak.

Solen Energía Valdelafuente SLk 2023ko maiatzaren 18ko eskaeran adierazten duenez, kontuan hartuta ingurumen-inpaktuaren adierazpeneko baldintzak, lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko baimenekoak eta aurretiazko administrazio-baimenekoak, bai eta ukitutako beste organismo batzuetatik jasotako txosten sektorialetan eta alegazioetan adierazitakoak ere, aldaketa ez-funtsezkoak egin zaizkio "Ebro I" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta haren ebakuazio-linearako proiektuari; aldaketa horiek ez dute ingurumenaren gaineko ondorio esanguratsurik, lehendik baimendutakoez gain.

Hauek dira aldaketa esanguratsuenak:

–Lurzoru urbanizaezinean ezartzekoa zen potentzia fotovoltaiko oro kendu da, eta lurzoru urbanizagarri programatuan baino ez dira instalatuko kasuan kasuko azpisistema fotovoltaikoak (barne dira Tuterako 23. poligonoko 73., 74., 75. eta 102. lurzatiak).

–Ez da eginen ingurumen-igarobide modura egitekoa zen 100 metroko zabalerako zerrenda; Valdelafuente eta Cabezoburro alderdiak lotuko zituen, Tuterako udal-mugartean, IIAn adierazitako hasierako eta amaierako koordenatuekin bat.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak aurkeztu zen dokumentazioaren kopia igorri zien ingurumenaren eta lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko eskumena duten organoei, egiazta zezaten proiektuak betetzen dituela ingurumen tramitearen eta hirigintza baimenaren gaineko ebazpenak, aurretiazko administrazio-baimena dela-eta emandakoak.

Ingurumen Eraginaren Atala:

2023ko ekainaren 1eko txostenean, Ingurumen Eraginaren Atalak hau adierazi zuen: "Proiektu horietan egindako aldaketek ez dute ingurumen-ondorio esanguratsurik sortzen, baimendutako proiektuek sortutakoez gain; beraz, egindako ingurumen-inpaktuaren adierazpenen babesean geldituko dira, eta, ondorioz, ez dago eragozpenik eraikitzeko administrazio-baimena emateko eta instalazioaren onura publikoa deklaratzeko.

Ahal den eperik laburrenean, eta nolanahi ere, ustiapena baimentzeko eskaera baino bi hilabete lehenago, ingurumen-inpaktuaren adierazpenean aipatzen den dokumentazio guztia aurkeztu behar da, besteak beste, obrak egiteko modua, integrazio neurriak, konpentsazio neurrien ezarpena, ingurumen zaintza, ingurumena leheneratzea, etab. azalduz. Ingurumen Eraginaren Atalaren aldeko txostena jaso beharko da ustiapenaren baimenaren aurretik".

Lurralde Antolamenduaren Atala:

2023ko ekainaren 1eko txostenean, Lurraldearen Antolamenduaren Atalak adierazi zuen ez zegoela txostenik egin beharrik proiektuak lurzoru urbanizaezineko jarduera eta erabileretarako baimenean ezarritako baldintzak betetzen dituen edo ez adierazteko, baimen hori Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 22ko 117E/2023 Ebazpenaren bidez ukatu baitzen.

2023ko irailaren 11n aurkeztu zuen Solen Energía Valdelafuente SLk aipatu txostenerako erantzuna.

4.–Kontsulten izapidea.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 131. artikulua aplikatuz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulta egin zien ukitutako erakunde hauei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso zituen:

ERAKUNDEA

TXOSTENAREN DATA

1

Nedgia Navarra SA

2023-05-24

2

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU

2023-05-31

Tuterako Udala

-

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 131. artikuluaren arabera, 2023ko uztailaren 20an, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak aipatutako txostenak bidali zizkion sustatzaileari, eta hark 2023ko irailaren 19an erantzun zien, ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen denari jarraituz.

5.–Eraikitzeko administrazio-baimenaren proposamena.

Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatu du Solen Energía Valdelafuente SLk 2023ko maiatzaren 18an eskatutako eraikitzeko administrazio-baimena ematea.

Kontuan izan behar da instalazioak baimena duela 50MWp/45MWn-ko sarbiderako eta konexiorako (horren titularra Solen Desarrollos SL da). Beraz, sarbiderako eta konexiorako baimen hori eguneratzeko eskatzen da, instalatutako behin betiko potentzia doitzeko, baita instalazioaren kokapena ere, eta titulartasuna Solen Energía Valdelafuente SLU enpresaren izenean jartzeko.

Solen Energía Valdelafuente SLUk 2023ko maiatzaren 18an egindako eskaeran adierazi zuen ezen, baimena eguneratzen den bitartean, eraikitzeko administrazio-baimena Solen Desarrollos SL enpresaren izenean ebazteko eskatzen zela, nahiz eta instalazio hori sustatzen duen helburu espezifikoko sozietatea Solen Energía Valdelafuente SLU izan. Solen Desarrollos SLU (Grupo Enhol taldearen %100) Solen Energía Valdelafuente SLU sozietatearen bazkide bakarra da.

6.–Onura publikoa zehazki deklaratzeko proposamena (1. fasea).

2023ko maiatzaren 18an, Solen Energía Valdelafuente SLUk eskatu zuen onura publikoa zehazki deklaratzea instalaziorako. Eskaera horrek 2020ko abenduaren 18ko eskaera osatzen du.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutakoa betetzeko, hogeita hamar egunez jendaurrean jarri ziren Solen Energía Valdelafuente SLUren eskaera eta instalazioak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza; horretarako, iragarkia argitaratu zen 2021eko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 10ekoan, eta Diario de Navarra egunkariaren 2021eko maiatzaren 21eko edizioan, bai eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atarian ere. Era berean, Tuterako Udalari ere bidali zitzaion iragarkia, ediktuen taulan jar zezan.

Jasotako alegazioei erantzuna eman zitzaien Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren apirilaren 18ko 55/2023 Ebazpenean, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena eman baitzitzaion Solen Desarrollos SL sozietateari energia elektrikoa ekoizteko 40 MW-eko (46,4282 MWp) "Ebro I eguzki-instalazio fotovoltaikoa" izeneko instalaziorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako (2023ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 16koa). Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan ez zen ezein jaberen alegaziorik jaso.

Era berean, betetzat jotzen da abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 146. artikuluan eskatutako kontsultaren tramitea. Jasotako txostenei erantzuna eman zaie Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren apirilaren 18ko 55/2023 Ebazpenean.

Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatzen du onura publikoa zehazki deklaratzea, eskatu bezala. Onura publikoa zehazki deklaratze hau mugatu behar da zenbait ondasun eta eskubidetara, zehazki, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. eta 146. artikuluetan eskatzen dena bete dutenetara, zeinak zerrendatuta baitaude ebazpen honen II. eranskinean (1. fasea). Ukitutako gainerako ondasun eta eskubideen kasuan (2. fasea), egoki den tramitea bete beharko da.

Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Eraikitzeko administrazio-baimena ematea Solen Desarrollos SLri energia elektrikoa ekoizteko 45 MW-eko (52,33 MWp) "Ebro I eguzki-instalazio fotovoltaikoa" izeneko instalaziorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako, Tuterako udal-mugartean.

2. Onestea, batetik, instalazio fotovoltaikoaren proiektua, 2023ko maiatzaren 18an aurkeztu zena, eta, bestetik, "Ebro I" ebakitze-zentrotik "La Nava" azpiestazioraino (5012-CE espedientea) doan linea elektrikoarena, 2022ko azaroaren 29an aurkeztu zena, eta hogeita hamasei hilabeteko epea ematea obrak gauzatzeko.

3. Instalazio horren (1. fasea) onura publikoa zehazki deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze-espedientean. II. eranskinean jaso da ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda (1. fasearena).

4. Instalazioak aurkeztutako dokumentazioari jarraikiz gauzatu beharko dira, eta bat etorri beharko dute honako hauetan xedatutakoarekin: Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua; Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua; eta Behe tentsiorako Erregelamendu elektroteknikoa onesten duen abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua.

5. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak ustiatzeko baimena eskatu beharko du. Eskaerarekin batera, orobat aurkeztu beharko da abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 132. artikuluan adierazitako dokumentazioa.

6. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.

7. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Ingurumen Eraginaren Atalera eta Lurraldearen Antolamenduaren Atalera.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

9. Ebazpen hau jakinaraztea Solen Energía Valdelafuente SLri, Solen Desarrollos SLri, Red Eléctrica de España SAUri (Sarbide Departamentua), i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Nedgia Navarra SAri, EDP Renovables España SLUri, Sustrai Erkuntza fundazioari, Gurelur elkarteari, Nafarroako Ekologistak Martxan taldeari, Ongaiz-Ekologistak Martxan taldeari, Planta Solar OPDE 41 SLri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta zilegi dela haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik. Errekurtsoan espediente zenbakia aipatu beharko da.

10. Ebazpen hau Tuterako Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari jakinaraztea, eta ohartaraztea zilegi dela haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko irailaren 25ean.–Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

I. ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK

Jarraian, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulten izapidean jasotako txostenak laburbiltzen eta aztertzen dira:

1. txostena.– Nedgia Navarra SArena.

Nedgia Navarra SAk adierazi du ezen aipatu proiektuaren separata jaso duela, eta hartan ageri den informazioa aztertu ondoren, onespena ematen duela aurkeztutako proiekturako; halaber, kontuan hartu beharreko zenbait baldintza ezarri ditu.

Erantzuna:

2023ko irailaren 19an, sustatzaileak adierazi du lankidetzan ari dela, batetik, Tuterako Udalarekin, hura baita eraitsi beharreko Nedgiaren azpiegiturek hartzen dituzten lursailen jabe, eta, bestetik, Viaria Aglomerado SLrekin, hizpide ditugun lursailen enpresa lagapen-hartzailearekin, zeina onetsitako planarekin bat ari baita eraisketa egiten. Lankidetza horren helburua da prozesu hori ahal den neurrian azkartzen laguntzea.

2. txostena.– I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUrena.

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk, 2023ko maiatzaren 31ko txostenean, lanak egiteko baimen bat eman zuen, kasuan kasuko baldintza teknikoen eta errespetatu beharreko zortasunen osagarria.

Erantzuna:

2023ko irailaren 19an sustatzaileak adierazi du harremanetan jarriko dela, obrak abiatu baino lehen, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUrekin, obrak koordinatu eta interferentziarik egon ez dadin.

II. ERANSKINA.–UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BEHIN BETIKO ZERRENDA (1. FASEA)

PROBINTZIA

UDALERRIA

POLIGONOA

LURZATIA

TITULARRA

LURZATIAREN AZALERA

KATASTROKO ERREF.

OKUPAZIO
IRAUNKORRA

ALDI
BATERAKO OKUPAZIOA

AFEKTAZIOA

1. AZPISISTEMA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

90

Tuterako Udalaren herri-lurrak

3.104,63 m²

2322300090

2.231,69 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

86

Tuterako Udalaren herri-lurrak

25.478,35 m²

2322300086

16.680,80 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

87

Tuterako Udalaren herri-lurrak

15.393,94 m²

2322300087

15.155,93 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

88

Tuterako Udalaren herri-lurrak

18.932,77

2322300088

17.840,46 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

91890

Nafarroako Foru Komunitatea

4.367,54 m²

2322391890

1.668,63 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

77

Tuterako Udalaren herri-lurrak

134.196,38 m²

2322300077

88.110,18 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

78

Tuterako Udalaren herri-lurrak

19.594,47 m²

2322300078

19.594,47 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

79

Tuterako Udalaren herri-lurrak

2.737,58 m²

2322300079

2.737,58 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

80

Tuterako Udalaren herri-lurrak

715,19 m²

2322300080

715,19 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

81

Tuterako Udalaren herri-lurrak

1.312,05 m²

2322300081

859,30 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

107

Tuterako Udalaren herri-lurrak

7.268,55 m²

2322300107

7.268,55 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

2. AZPISISTEMA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

110

Tuterako Udalaren herri-lurrak

1.384,66 m²

2322300110

1.159,80 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

76

Tuterako Udalaren herri-lurrak

11.531,19 m²

2322300076

10.913,18 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

91870

Nafarroako Foru Komunitatea

4.328,08 m²

2322391870

697,22 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

71

Tuterako Udalaren herri-lurrak

53.408,20 m²

2322300071

52.901,44 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

73

Tuterako Udalaren herri-lurrak

23.489,30 m²

2322300073

22.884,80 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

72

Tuterako Udalaren herri-lurrak

36.338,72 m²

2322300072

36.338,72 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

105

Tuterako Udalaren herri-lurrak

13.406,27 m²

2322300105

13.348,51 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

70

Tuterako Udalaren herri-lurrak

6.329,85 m²

2322300070

6.216,31 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

91820

Nafarroako Foru Komunitatea

1.187,89 m²

2322391820

1.168,82 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

69

Tuterako Udalaren herri-lurrak

27.332,21 m²

2322300069

25.985,31 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

91830

Nafarroako Foru Komunitatea

4.560,13 m²

2322391830

4.558,04 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

64

Tuterako Udalaren herri-lurrak

27.187,88 m²

2322300064

27.169,08 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

63

Tuterako Udalaren herri-lurrak

130.210,98 m²

2322300063

86.860,39 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

65

Tuterako Udalaren herri-lurrak

14.386,69 m²

2322300065

13.970,54 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

3. AZPISISTEMA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

40

Tuterako Udalaren herri-lurrak

22.070,14 m²

2322300040

11.372,78 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

39

Tuterako Udalaren herri-lurrak

6.153,45 m²

2322300039

5.823,20 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

38

Tuterako Udalaren herri-lurrak

9.105,78 m²

2322300038

7.680,74 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

41

Tuterako Udalaren herri-lurrak

140.380,95 m²

2322300041

132.138,96 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

42

Tuterako Udalaren herri-lurrak

20.316,68 m²

2322300042

3.934,37 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

43

Tuterako Udalaren herri-lurrak

7.197,63 m²

2322300043

6.960,73 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

44

Tuterako Udalaren herri-lurrak

8.397,95 m²

2322300044

8.320,10 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

45

Tuterako Udalaren herri-lurrak

6.238,28 m²

2322300045

5.848,56 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

91860

Nafarroako Foru Komunitatea

1.048,46 m²

2322391860

586,05 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

4. AZPISISTEMA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

46

Tuterako Udalaren herri-lurrak

77.582,80 m²

2322300046

46.456,62 m²

0,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

AZPISISTEMEN ARTEKO 30 kV-eko EIF-KO BARNE LINEAK, EBRO I EZ-RA BITARTE

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

91870

Nafarroako Foru Komunitatea

4.328,08 m²

2322391870

20,00 m²

200,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

91850

Nafarroako Foru Komunitatea

4.144,39 m²

2322391850

15,00 m²

150,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

91860

Nafarroako Foru Komunitatea

1.048,46 m²

2322391860

15,00 m²

150,00 m²

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA

UKITUTAKO LURZATIETARA SARTZEKO BIDEA

31-NAFARROA

232-TUTERA

23

86

Tuterako Udalaren herri-lurrak

25.478,35 m²

2322300086

778,14 m²

0,00 m²

BIDEA LEHENGORATZEA

30 kV-eko aireko tartea, "Ebro I" EZ eta "La Nava" AE lotzekoa

UDALERRIA

FINKA

JABEA

POLIGONOA

LURZATIA

IZAERA / LABOREA

EUSKARRI ZK.

EUSKARRIEN OKUPAZIOA (m²)

LINEAREN LUZERA
(m)

LURGAINEKO AZALERA
(m²)

ALDI
BATERAKO OKUPAZIOA
(m²)

OHARRAK

TUTERA

38

TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK

23

38

ALORRA

00,01

47,61

18

109,6

404

TUTERA

115

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (BIDEAK)

23

115

BIDEA

–

13

94,4

65

TUTERA

8

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ALTXONBIDEAK)

23

8

ALTXONBIDEA

–

20

172,4

100

TUTERA

111

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (AUTOBIAK)

23

111

ELKORRA

–

82

794,6

410

Mozketa. 737,3 m². Pinuak

TUTERA

114

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (BIDEAK)

23

114

BIDEA

–

11

92,3

55

TUTERA

151

TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK

40

151

ALORRA

00,02

41,29

32

214,1

355

TUTERA

155

TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK

40

155

ALORRA

00,02

6,32

0

0

115

30 kV-eko lurpeko tartea, "Ebro I" EZ eta "La Nava" AE lotzekoa

UDALERRIA

FINKA

JABEA

POLIGONOA

LURZATIA

IZAERA / LABOREA

KANALIZAZIOAREN AZALERA
(m²)

TUTERA

151

TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK

40

151

LUR GOLDAGARRIA

2,8

TUTERA

154

TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK

40

154

LUR GOLDAGARRIA

16,6

TUTERA

155

TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK

40

155

LUR GOLDAGARRIA

213,1

TUTERA

156

TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK

40

156

LUR GOLDAGARRIA

62,5

TUTERA

157

TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK

40

157

LUR GOLDAGARRIA

21,2

TUTERA

158

TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK

40

158

LUR GOLDAGARRIA

41,7

TUTERA

170

TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK

40

170

LUR GOLDAGARRIA

252,8

TUTERA

172

TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK

40

172

LUR GOLDAGARRIA

197,7

TUTERA

173

TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK

40

173

LUR GOLDAGARRIA

12,8

TUTERA

175

TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK

40

175

LUR GOLDAGARRIA

36,8

TUTERA

177

TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK

40

177

LUR GOLDAGARRIA

66,5

TUTERA

185

TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK

40

185

LUR GOLDAGARRIA

276,2

TUTERA

191

TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK

40

191

LUR GOLDAGARRIA

247,1

TUTERA

242

TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK

40

242

BAZKALEKUA ZUHAIXKEKIN

166,8

TUTERA

91590

TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK

40

91590

BIDEAK

8,7

TUTERA

91610

TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK

40

91610

BIDEAK

10,0

TUTERA

38

TUTERAKO UDALAREN HERRI-LURRAK

23

38

LUR GOLDAGARRIA

11,9

Iragarkiaren kodea: F2313666