1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
6257E/2023 EBAZPENA, urriaren 2koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena kentzen baita irailaren 18ko 964/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako dirulaguntzetarako partidaren gastua egiteko. Ebazpen horrek kontratazio bidez langile autonomoen laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko dirulaguntzak onetsi zituen, eta abuztuaren 28ko 2615E/2020 eta ekainaren 8ko 8880E/2022 Ebazpenen bidez aldatu zen.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 18an emandako 964/2019 Ebazpenaren bidez, kontratazio bidez langile autonomoen laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko dirulaguntzen deialdia arautu zen. Ebazpen hori geroago aldatu zuten Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 28ko 2615E/2020 Ebazpenak eta ekainaren 8ko 8880E/2022 Ebazpenak.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 24ko 559E/2023 Ebazpenaren bidez, 225.000 euroko gastua baimendu zen 2023ko gastu-aurrekontuko "Autonomoentzako laguntzak laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko" izeneko 950001 96100 4709 241110 partidaren kargura, langile autonomoen laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko asmoz.
Kontuan hartuta 2023. urte osoan zehar eskaeren bolumena txikiagoa dela aipatutako laguntzak kudeatzeko zenbatekoa baino, eta beste gastu-konpromiso batzuei aurre egite aldera.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT
1. Baimena kentzea gastua egiteko partida honen kargura, zenbateko honekin:
Irailaren 18ko 964/2019 Ebazpenaren bidez arauturiko dirulaguntzak –abuztuaren 28ko 2615E/2020 Ebazpenaren eta ekainaren 8ko 8880E/2022 Ebazpenaren bidez aldaturikoak–, helburua dutenak, kontratazioaren bidez, langile autonomoen laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzea. 175.000 euro, 2023ko gastu-aurrekontuko "Autonomoentzako laguntzak laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko" izeneko 950001 96100 4709 241110 partidaren kargura, langile autonomoen laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko asmoz.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.
Iruñean, 2023ko urriaren 2an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2314196