1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
6256E/2023 EBAZPENA, urriaren 2koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena kentzen baita Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 25eko 494/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako dirulaguntzetarako partidaren gastua egiteko. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen besteren konturako langileen laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko, kontratazio bidez.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 25eko 494E/2021 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza-deialdi bat onetsi zen besteren konturako langileen laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko, kontratazio bidez.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 14ko 232E/2023 Ebazpenaren bidez, 200.000 euroko gastua baimendu zen 2023ko gastu aurrekontuaren "Kontziliaziorako laguntzak besteren konturako langileentzat. Konferentzia sektoriala" izeneko 950001 96100 4709 241114 aurrekontu-partidaren kargura.
2023ko aurrekontu-ekitaldian 14 eskaera aurkeztu dira osotara, eta horien guztizko zenbatekoa 63.384 euro da.
Eskaerak aurkezteko epea urriaren 31n bukatuko da. Orain arte aurkeztutako eskaera guztiak ebatzita daude.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Baimena kentzea gastua egiteko partida honen kargura, zenbateko honekin:
–Kontratazio bidez, besteren konturako langileei laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko dirulaguntzak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 25eko 494E/2021 Ebazpenaren bidez arautuak, 100.000 euro, 2023ko gastu aurrekontuaren "Kontziliaziorako laguntzak besteren konturako langileentzat. Konferentzia sektoriala" izeneko 950001 96100 4709 241114 partidaren kargura.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.
Iruñean, 2023ko urriaren 2an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2314162