219. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

6255E/2023 EBAZPENA, urriaren 2koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, baimena kentzen duena otsailaren 7ko 149E/2023 Ebazpenaren bidez onartutako dirulaguntzei dagokien partidako gasturako. Ebazpen hori Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko onetsi zen, langabeziaren kapitalizazioa ordainketa bakarrean jasotzea erabakitzen den kasuetarako.

Ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretua aplikatuz, 1994ko apirilaren 13ko TAS Aginduaren bidez, Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri ziren, langabeziaren kapitalizazioa ordainketa bakarrean jasotzea erabakitzen den kasuetarako.

Otsailaren 7ko 149E/2023 Ebazpenaren bidez, 200.000 euroko gastua baimendu zen, dirulaguntzak emateko Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko langabeziaren kapitalizazioa ordainketa bakarrean jasotzea erabakitzen den kasuetan.

Kontuan hartuta 2023. urte osoan zehar 247 eskaera aurkeztu direla eta 68.515 euroko gastua egin dela, bidezkoa da baimena kentzea laguntza horiek kudeatzeko baimendutako diru-zenbatekoei, era horretan beste gastu konpromiso batzuei aurre egin ahal izateko.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena kentzea gastua egiteko partida honen kargura, zenbateko honekin:

–Langabeziaren kapitalizazioa ordainketa bakarrean jasotzea erabakitzen den kasuetan Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko dirulaguntzak, ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretua aplikatu beharrez 1994ko apirilaren 13ko TAS Aginduaren bidez arautzen direnak. 100.000 euro, 2023ko gastu aurrekontuko "Gizarte Segurantzako kuoten ordainketa langabeziaren kapitalizazioagatik. Konferentzia sektoriala" izeneko 950001 96100 4809 241106 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2023ko urriaren 2an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2314161