218. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

218/2023 FORU DEKRETUA, urriaren 11koa, Cristina Aizpún Músquiz andrea izendatzen duena Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zerga Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendari.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko ditu zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik. Foru Administrazio Publikokoak diren edo hari atxikirik dauden funtzionarioen artetik eginen da izendapena, izendapen askearen bidez.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko urriaren hamaikan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Cristina Aizpún Músquiz andrea izendatzea Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zerga Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendari. Izendapenak 2023ko urriaren 12tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Hitzarmen Ekonomikoaren, Analisi Fiskalen eta Administrazioaren Zerbitzura.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko urriaren 11n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2314608