218. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Iturengo UB-10 unitatea birzatitzeko eta urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Iturengo Udalak, 2023ko irailaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea birzatitzeko proiektua eta urbanizazio proiektua, Iturengo UB-10 unitatekoak, Martin Tellechea Mariezcurrenak sustatuak, Udaleko zerbitzu teknikoen aldeko txostenak jaso ondoren.

Bi espedienteak jendaurrean egon dira, 2023ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, uztailaren 20an, eta Udalaren oholean iragarkia jarrita. Epe horretan alegaziorik jaso ez denez gero, bidezko da behin betiko onestea.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki da, eta aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluak, lege beraren 74., 152.3 eta 134. artikuluei dagokienez, xedatua bete beharrez.

Iturenen, 2023ko irailaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2314492