218. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1. lurzatian. Behin betiko onespena

Izabako Udalak, 2023ko irailaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat Izabako 1. poligonoko 1. lurzatian, lerrokadurak eta garaierak ezartzeko eraikin osagarrirako (eraikin nagusiaren ipar-ekialdeko aldeari atxikia). Teresa Zalguizuri Indurainek sustatu du.

Argitara ematen dira iragarki hau eta aipatu xehetasun-azterketa, eranskin gisa, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Izaban, 2023ko irailaren 25ean.–Alkatea, Carlos Anaut Abadía.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2314207