218. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Aldaketa, Eraikingintza-ordenantza orokorraren 87.3. artikuluan. Behin betiko onespena

Cintruenigoko Udalak, 2023ko urriaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan harturik ezen, Cintruenigoko Udalak 2023ko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zela aldaketa egitea Cintruenigoko Udal Planeko Eraikingintza-ordenantza orokorraren 87.3 artikuluan, bat etorriz honako agiri honetan jasotakoarekin: "Antolamendu xehatuaren aldaketa Udal Planeko eraikingintza eta urbanizazio ordenantza orokorraren 87. artikuluan (mehelinen eta alboko hormen tratamendua)". José Francisco Glaría Yetano arkitektoak idatzi zuen agiria, 2023ko apirilaren 13an, eta ekimen pribatuz sustatu zuen Construcciones Molengo Martínez SLk.

Iraganda jendaurreko aldia, iragarkia argitaratu ondoren 2023ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 18an, bai eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan ere, aldi horretan inork alegaziorik aurkeztu gabe, eta bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 eta 72 artikuluekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ikusita sustatzaileak aurkeztutako agiria ("Behin betiko idazketa, 2023ko ekainaren 27koa, jendaurreko aldia iragan ondoren"), zeina 2023ko uztailaren 4an sinatu baitu hura idatzi duenak, eta ikusita, halaber, udal arkitektoak 2023ko uztailaren 18an eman duen 2023-0179 txostena.

Kontuan hartuta Ur, Obra, Hirigintza eta Etxebizitzako Informazio Batzordeak 2023ko abuztuaren 29an emandako irizpena,

ERABAKI DA:

1.–Behin betiko onestea Cintruenigoko Udal Planeko Eraikingintza-ordenantza orokorraren 87.3 artikuluaren aldaketa, bat etorriz honako agiri honetan jasotakoarekin: "Antolamendu xehatuaren aldaketa Udal Planeko eraikingintza eta urbanizazio ordenantza orokorraren 87. artikuluan (mehelinen eta alboko hormen tratamendua)", "Behin betiko idazketa, 2023ko ekainaren 27koa, jendaurreko aldia iragan ondoren". José Francisco Glaría Yetano arkitektoak idatzi du agiria, eta ekimen pribatuz sustatu du Construcciones Molengo Martínez SLk.

2.–Erabaki hau igortzea, agiriaren ale batekin batera, lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

Administrazio bidea agortzen duen erabaki honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Onetsitako araudiaren aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemailea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Cintruenigon, 2023ko urriaren 6an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2314509