218. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hiri jarduketarako plan berezia Elbeteko 18. poligonoko 197. lur-zatian.
Testu bategina

Baztango Udalak 2023ko irailaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, 11. akordioan erabaki zuen Elbeteko 18. poligonoko 197. lurzatiaren hiri jarduketarako plan bereziaren testu bategina onartzea, Urteaga IPM SLk sustatutakoa. Aipatu plan berezia 2022ko otsailaren 24an behin betiko onartu zen, eta horretarako hasitako espedientean jasota dago.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legediak agindutakoari jarraikiz.

Baztanen, 2023ko irailaren 28an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Hiri jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2314517