2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Baztango Udal Planaren aldaketa, Zaldubia poligonoan garbigunea paratzeari buruzkoa. Behin betiko onespena
Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak abuztuaren 8an emandako 133E/2023 Foru Aginduaren bidez (2023ko abuztuaren 31ko 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua), behin betiko onetsi zen Baztango Udal Planaren aldaketa egituratzaile bat, Zaldubia poligonoan garbigunea paratzeari buruzkoa, Baztango Udalak sustatua.
Hirigintzako araudia argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoa betetzeko.
Baztanen, 2023ko urriaren 2an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2314206