2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Aldaketa, UO-25 "Intxostia" unitatea birpartzelatzeko proiektuan. Behin betiko onespena
Altsasuko Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko irailaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Altsasuko Udal Planeko UO-25 "Intxostia" unitatea birpartzelatzeko proiektuan. Aldaketa sustatu du unitate horretako konpentsazio-batzordeak.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Altsasun, 2023ko irailaren 28an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2313864