2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATAKO ETA ATARRABIAKO HILARIÓN ESLAVA MUSIKA ESKOLAREN PARTZUERGOA
Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Bat etorriz kalifikazio-epaimahaiak igorritako proposamenarekin, garbitzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako (plantilla organikoan 2.3 zenbakia duen lanpostua), egonkortze prozesuaren barnean (deialdia argitaratu zen 2022ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14an). Partzuergoko Batzarrak, 2023ko irailaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen María José Muñoz Alonso kontratatzea langile lan-kontratudun finko gisa, bera baita puntuazio handiena eskuratu duen izangaia.
Burlatan, 2023ko urriaren 10ean.–Partzuergoko burua, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2314604